Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Hemen zaude

AGENDA

SAENZ DE GORBEAREN IN MEMORIAM

2017-(e)ko Apirila-ren 24-(e)tik 2018-(e)ko Urtarrila-ren 21-(e)ra 

GERNIKA-LUMO - Kultura: ERAKUSKETA


EUSKAL HERRIA MUSEOA (GERNIKA-LUMO): XABIER SAÉNZ DE GORBEA IN MEMORIAM


Euskal Herria Museoak omenaldia eskainiko dio Xabier Sáenz de Gorbeari erakusketa baten bidez

"Xabier Sáenz de Gorbearen Gernikak. In memoriam" izena jarri diote astelehenean, apirilak 24, inauguratuko den erakusketari. Bertan jaso dira komisarioaren lotura museoarekin, foru-hiribilduarekin eta bonbardaketarekin, gertakizun horren 80. urteurrenean. Erakusketak, dokumental izaera nabarmenekoak, Sáenz de Gorbearen alde desberdinak jorratu ditu: komisario, kazetari eta ikertzaile.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herria Museoaren bidez, "Xabier Saénz de Gorbearen Gernikak. In memoriam" erakusketa prestatu du, omenaldi hunkigarria euskal kulturaren izen handiko pertsona bati, Gure Artea sariaren irabazle izan zena 2012. urtean.

Erakusketa apirilaren 24tik 2018ko urtarrilaren 21era arte ikusi ahalko da. Dokumental izaera nabaria dauka, eta bildu du Saénz de Gorbeak komisario, kazetari eta ikertzaile gisa Gernikari utzi dion legatu ikaragarria.

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera:
    10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeak:
    10:30etatik 14:30etara
  • Jai egunak:
    10:30etatik 14:30etara, eta 16:00etatik 19:30etara
  • Astelehenak:
    itxita, uztaila eta abuztuko astelehenak eta urriko azken astelehena izan ezik

Tarifak

  • Orokorra: 3,50 €
  • Murriztua: 1,75 €
  • Larunbatak: dohain


GERTAERA GEHIAGO

  • ENKARTERRI 1937

    ENKARTERRI 1937

    “ITXAROPENA IÑOIZ EZ DA GALTZEN". ENKARTERRI 1937. GERRA ZIBILAREN AZKEN HILABETEAK EUSKADIN

    2017-(e)ko Ekaina-ren 22-(e)tik 2018-(e)ko Martxoa-ren 31-(e)ra 

    SOPUERTA  - Kultura: ERAKUSKETA

  • Bizkaia Zubia

    Bizkaia Zubia, Pasarelatik bisitak

    2016-(e)ko Urtarrila-ren 01-(e)tik 2017-(e)ko Abendua-ren 31-(e)ra 

    GETXO Getxo - Kultura: ERAKUSKETA

SAENZ DE GORBEAREN IN MEMORIAM

ESTEKA INTERESGARRIAK

SAENZ DE GORBEAREN IN MEMORIAM

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz