Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Gastuaren kontrola : Kostuak murriztea

Neguko kirolak praktikatzea, bereziki eskiatzea, orain dala gitxira arte apur bat snob edo klase altuari zuzendutako ekintzatzat hartua izan da.
Garraioa, lojamendua, forfaita, asegurua, materiala... hainbat gauza ordaintzeko edurretara irteera bat topera gozatu ahal izateko. Azken urteetan ekintza hau herrikoiagoa bihurtu bada ere, ez dago txarto, zure gazte ekonomia murriztua lar ez kaltetzeko eta zure kirolik gogokoena egin ahal izateko, gastuak murrizteko ideia batzuk izatea.
Lehenengo eta behin, ikastetxe, institutu edota unibertsitatean bazagoz, informatu zaitez edurretara irteerak antolatzen dauzan talderik dagoen. Nahiko ohikoa izaten da eta taldean bidaiatzea ahalbidetzen dabe preziorik onenean.
Kotxez bazoaz, saiatu zaitez lagun edo senideekaz alkartzen garraioaren gastuak ahalik eta gehien murriztu ahal izateko. Baina ez ahaztu materiala ere eroan behar dozuela eta ondo kalkulatu zenbar pertsona joan ahal zarien alkarregaz.
Oraindik beharrezko ekipamendua ez badaukazu, kontuan izan material alokairuak oso ohikoak direla eta estazioetan bertan egin daikezula. Halanda be, kontuan izan maiztasun handiz bazoaz, agian zure ekipo propioa erostea komeniko jatzula...
Kontuan izan alokairuaren prezioa eta biderkatu eizu maiztasunagatik zer komeni jatzun erabagitzeko. Ez ahaztu adinak ere eragina daukala, neurri edo altueraz aldatzeak ekipamendua aldatu behar izatea ekarriko deutsu.
Oraindik gehiego aurrezteko, bigarren eskuko ekipamendua bilatu daikezu. Virola praktikatzeari izten deutsan jendea, bere ekipamendua hobetzen aduana edo neurriz txikia geratzen jakona zure alde egon daiteke. Bilatu eizu interneten, gero eta jende gehiagok saltzen baitau sarean balio ez jakona.
Forfait-a ekidin ezineko gastua da. Begiratu eizuz estazioen tarifak zein aukeratuko dozun erabagi aurretik eta baloratu eizu prezio kalitate harreman onena aduana. Maiztasun handiz bazoaz baloratu eizu egun batzuetarako forfaita (ondo begiratu egun jarraiak izan behar diren ala ez) edota denboraldiko abonuak. Argi dago ordaindu beharrekoa epe bakarrean gehiago izango dala, baina epe luzera aurreztu egin zeinke. Gainera, denboraldia hasi baino lehen erosten badozu eskaintzak aurkituko dozuz.
Lojamenduari dagokionez, saiatu zaitez agentzia espezializatuetan eskaintzak bilatzen. Eskaintza honeek gainera, non deskantsatu eskaintzeaz gain, forfait eta asegurua ere eskaini ohi dabe.
Asegurua. Arreta jarria forfaitaren prezioak asegurua barne dakarren ala ez.Holan ez bada, pentsatu zuk zeuk edo familia osoak asegururik daukazuen eta galdetu eizu bidaia mote hau estaltzen dauan.
Negua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz