Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Izotzeko kirolak : Izotz Hockey-a

Izotzaren gainean egiten dan jockey-a sei jokalaridun talde biren artean egiten dan kirola da, patinekaz eta izotz pista batean. Jokoa diskoa (puck) pistaren ertzetan kokatutako sareetako batean sartzean datza. Jokalariek punta bihurtuta daukan Manila bat (stick) erabiltzen dabe diskoari joteko.
Hockeya moduko kontaktu fisikoko kirol azkarra praktikan jartzeak lesio desbardinak izateko aukera handitzen dau. Jokalariak, abiadura handian jausteaz gain, diskoak edo makilak kolpatzea ere jasan daike. Horrexegatik da hain garrantzitsua segurtasun ekipamendua erabiltzea zauri larriak ekiditzeko.
Kirol hau praktikatzeko beharrezko trebeziak hurrengoak dira:
Irristaketa
Stickaren erabilera
Paseak: puck-a talde bereko jokalarien artean mogitzea. Paseak airean zein lurretik izan daitekez.
Tiroketa: puck-a stick-agaz abiadura handian jautitzea, gola sartzeko asmoz. Sticka altxa barik egin daiteke zehaztazun handiagoz botaz (wrist shot) edo Manila altxatuz indar handiagoz botaz (slap shot).
Checking: kontrakoari pucka kentzeko gaitasuna. Stickagaz egin daiteke (stick checking), diskoaren kontrola hartu, desbideratu edota tiroketa ekiditzeko.
Gorputzagaz egindako karga ere izan daiteke (body checking), formarik ezagunena izanik. Kontaktu fisikoa onartzen da, baina gorputzaren goiko aldea bakarrik erabiliz eta besoak zuzenean erabili barik.
Negua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz