Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Disziplina desbardinetarako material komuna : Eskiak

Eskiatzeko ekipoa zein taula bera aukeratzeko orduan lehenengo eskiatzailearen ezaugarri fisikoetan eta maila teknikoan pentsatu behar da.
Eski taula erosi aurretik honekoa hartu behar sa kontuan:
  • Biraketa erradioa
  • Lerro laburrak
  • Malgutasuna
  • Luzeera
  • Zabalera
  • Loditasuna
  • Zola
  • Ertzak
ESKIEN ATALAK ETA ELEMENTUAK:
A.- Orpoa: zenbat eta estuagoa izan, ebakitako birak leunagoak eta erregularragoak izango dira eta beraz, zenbat eta zabalagoak izan orduan eta ebakiagoak eta itxiagoak izango dira bihurguneak.
B.- Patina: zabala bada, eskiatzaileari egonkortasuna emogo deutsa, estua izatekotan ertz aldaketetan bizkortasuna eskainiko dau.
C.- Espatula: zenbat eta zabalagoa izan erraztasun gehiago biraketa hasteko. Espátula zabal batek eskia hobeto eusteko aukera emotren dau edur birjinean.
D.-Fijazioak: Bota eta eskiare arteko lotura dira. Ezinbesteko osagaia dira kirol hau praktikan jartzeko, Aukerarik onena norberari egokitutako fijazioak egitea da.
Fijazioak aukeratzeko kontuan hartu behar da: adina, pisu eta altuera, eskiatzeko maila eta estiloa eta zapata neurria. Fijazioa ondo aukeratzeak erosotasuna eskeiniko deusku eta edurretan istripuak izatea ekidingo dau.
ESKIEN PISUA ETA LUZEERA:
Eskien pisua edurraren gainean daukien jokabidean eragiten dau. Arinak badira, bizkortasuna eta erraztasuna eskaintzen dabe. Prestazio handiko eskiak barriz, pisutsuagoak izaten dira, baina abiadura jarraian egonkorragoak dira.
Eskiaren luzeerak eskiatzailearen altuera, gorpuzkera, teknika eta estiloagaz zerikusia dauka. Eski laburrak erraztasunez erabiltzen dira (eskiatzailearen altuera - 20 cm edo -5 cm artean) Eski luzeagoak egongorragoak eta zehatzagoak dira, hobeto eusten dira eta gorpuzkera indartsuagoetara hobeto egokitzen dira (eskiatzailearen altuera -10 cm edo + 10 cm artean).
MODALITATEAREN ARABERAKO ESKIAK:
Alpetar Eskia:
Eski zabalak dira, zazpi edo bederatzi centímetro ingurukoak, eta eskiatzailearen altuera eta pisuario egokitutako luzeera dabe. Botak eta eskiak plastiku zurrunezko fijazioen bidez lotzen dira, orkatila taulara lotuz. Jausiz gero fijazioak askatu egiten dira, oraktila aske itziz.
Iraupeneko Eskia:
Laupabost zentrimetroko zabalerako taulak erabiltzen dira eta gitxienez bi metro luzekoak. Oina espiaren erdira eusten da puntatik. Eskiaren zola leuna (argizaria botaz itsaskorragoa egiteko) edo sartune txiki batzuekaz izan daiteke.
Negua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz