Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   GARRAIOA

Autoan bidaiatzea : Bidaiatzeko prest!

Urtean zehar egin beharra badago ere, autoa errebisatzea are garrantzitsuagoa da bidaia hasi aurretik. Agian zure burutik honakoak pasa dira... “Ez dakit ezer ere mekanikari buruz ” edota “Ez daukat euro bat ere autoa tailerrera eroateko!” Honeetarikoa bazara, lasai, hemen daukazuz irizpide batzuk errebisinoa zuk zeuk egin daizun:

GURPILAK

Pneumatikoen desgastea aztertu: Zelan jakin desgastatuegiak dagozan? TWI indizeak pneumatikoen ertzean dagoz eta desgaste mailaren testiguak bilatzeko balio dabe. Testigu honeek marrazkiaren behealdean dagoz eta inoiz ere ez da desgaste maila horretara heldu behar. Testiguak 1.6mm neurtzen dauz, hau da, gitxieneko goma desgastea. Desgaste hori gainera, uniformea izan behar da.

Zer egin desgastea erregularra ez bada? Desgaste uniformea lortzeko, gaian jakitun direnek atzeko gurpilei buelta emotea gomendatzen dabe, 5.000-10.000km inguru egiten doguzanean. Zirkulazino Kodearen arabera kontuan izan: ardatz bereko pneumatiko bien artean, marrazkien sakontasuna antzekoa izan behar da. Gehienez 5mm-tako desberdintasuna egon daiteke.

Pneumatikoen presioa: hotz dagozanean neurtu behar dozu. Bero dagozanean egiten badozu eta karga normala baino gehiago badaroazu, gehitu eizuz 0.3bar dagokizun presinoari. Zelan jakin neike zein presio dagokien nire gurpilei? Presioa ekoizleak adierazten dau eta erabiltzaile gidan edota erregaiaren ontziaren tapa barruan ikusiko dozu. Pneumatikoen ertzak begiratu ea kolperik daben.

GALGA

Arreta jarri ea galgea zapaltzean soinu metalikorik dagoen.

OLIOA

Begiratu eizu aldatzeko data eta maila. Zelan neurtzen da olioaren maila? Lehenengo eta behin autoa horizontalean jarri eta hozten itzi, beroak olioa dilatatu ez daian. Kapota zabaldu (barrualdean dagoen palankagaz, bai bolantearen ondoan dagoen hori, erabiltzen ez dozuna...) eta eutsi barrarekin, buruan ez jausteko. Bilatu olioa neurtzeko baratxoa. Motorearen ondoan dago eta askotan, kolore desbardin bategaz bereiztuta. Atara kontu handiz gorantz tiratuz.. Ondo garbitu trapu bategaz edota paperagaz (egunkari moduko paper sendoa) eta begiratu eizu gehiengoa eta gitxiengoa adierazten daben markatxoetan. Sartu eizu baratxoa barruraino barriro. Atara eizu astiro eta ahalik eta zuzenen. Begiratu olioaren maila beharrezko neurrian egotea.

Olio maila baxuegia da, zer egin? Bota eizu olio gehiago dagokion ontzian. Ekoizleak esango dau zein dan beharrezko olioa eta edozein merkatal zentro handitan, gasolindegitan edota tailerretan erosi daikezu. Motorraren blokearen inguruan olioaren ontzia aurkituko dozu, bete eizu olio apur bategaz eta itxaron minutu pare bat beheraino jaitsi arte. Barriro begiratu olio maila eta errepikatu gauza bera neurri egokian egon arte.

BESTELAKO LIKIDOAK

Begiratu eizu likidoen neurria: direkzino lagundua, galgaren likidoa, antiizoztailea eta haizetako-garbigailua.

ARGIAK

Begiratu eizu argi guztiak martxan dagozala eta aldatzeko ordezkoak badaukazuzala.

BEHARREZKOA DAN GUZTIA AUTOAN EROAN

Ordezko gurpila eta aldatzeko gailuak daroazuzala ziurtatu.

Beharrezko dokumentazino guztia eskura dozula ziurtatu: asegurua, autoaren dokumentazinoa, gidabaimena...

Txalekoa (derrigorrezkoa da gidariaren tokitik hartzeko moduan eroatea), triangelu homologatuak eta linterna eroan.

DANA PREST... MALETAK!

Kargaren kokapena aztertu: pisutsuena behealdean jarri eta ez itzi objekturik solte, oso txikiak badira ere abiadurarekin kolpe handia emon ahal deutsue eta.

ZALANTZARIK IZATEKOTAN....

Izan eizu gogoan zalantzarik izatekotan lagun edo senideren bati galdetu zeinkiola. Oraindik ere zalantzak baldin badozuz edo zeozer txarto dagoela ikusi badozu, zoaz mekanikariarengana! Ez zaitez arriskatu!

Bizikleta eta autoa
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz