Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Datu interesgarriak : Erabili zure Gazte Txartela!

Elurra gustuko baduzu eta Estatuko edo Europako edozein eski-estaziotara joateko asmoa baduzu, ez ahaztu Gazte-txartelaren titularra izateagatik dagozkizun deskontuak zeintzuk diren kontsultatzea bai Estatuan, bai eta Europako eski estazioetan.
Baina beherapenak ez dira bakarrik forfait-ean izango. Gazte-txartelarekin gutxiago ordainduko duzu kurtso, materialaren alokeran, ostatu eta asko gehiagotan. Ezin duzu aukera galdu!
Errioxa
Valdezcaray-ko estazioan 1,5€ beherapena egiten dute eguneko abonuan, goi-denboraldian.

Aragoi
Deskontuak forfait-ean hurrengo eski-estazioetan:
  • Candanchú eski-estazioa
  • Cerler eski-estazioa
  • Valdelinaresko eski-estazioa
  • Formigal eski-estazioa
  • Javalambre eski-estazioa
  • Panticosa Los Lagos eski-estazioa
  • Valle de Astún eski-estazioa
Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Aragoin dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eskia, snow ikastaroak... eskia, taula, material alokairua... mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak...) Aragoiko web orrian daukazu.

Catalunya
%50erainoko deskontuak eguneko forfait-ean, forfait konbinatuetan, materialaren alokairuetan... .

Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Catalunyan dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak... eski, taula, material alokairua... mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak...) Catalunyako Carne Jove web orrian.
Andorra
Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Andorran dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak... eski, taula, material alokairua... mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak...) Carnetjove-ren web orrian.

Eta Europan gehiago...
Zure asmoa urrunago joatea bada, Austria, Txekiar Errepublika, Italia, Eslovakia, Eslovenia, Suiza, Poloniak... ere, Gazte-txartelaren titularrentzat abantailak eskaintzen dituzte. Abantaila hauek guztiak EYCAren web gunean kontsulta ditzakezu, "Winter discounts" atalean.
Gozatu elurra eta aprobetxatu Gazte-txartelak eskaintzen dizun guztia!
Negua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz