Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   GARRAIOA

* Garraio txartelak : Barik Txartela: galdera-erantzunen gida

Zenbat balio dute barik txartelek?


Anonimo eta erregistratuek: 3€
Pertsonalizatuek: 3€
Nortasun-agiria indarrean duten Hiruko eta Giza kolektibokoei doan egingo zaizkie pertsonalizatuak.


Non erosten dira?


Barik anonimoa: Metro Bilbaoko barik txarteldegietan
Barik erregistratu edo pertsonalizatuak: hitzorduarekin Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako Bulegoetan eta BGPk Ansio eta San Inazioko geltokietan gaitu dituen standetan. Hitzordua telefono honetan eskatzen da: 901 123 123.



Hitzordua eskatu behar dut barik erosteko edo lehendik dudana pertsonalizatzeko?


Bai, halakoetan ere hitzordua behar da, eta, gainera, txarteldegian barik anonimoa erosi behar da.


Zer bidaia-txartel sar daiteke barik euskarrian?


Diruzko bidaia-txartelak (Creditrans, Gizatrans o Hirukotrans) eta Metro Bilbaoren hileko txartela sartzen dira.


Non erabil daiteke barik?


Trenak: Metro Bilbao, EuskoTren, EuskoTran

Autobusak: Bizkaibus, Bilbobus, Etxebarri Bus, Erandio Bus, Kbus Barakaldo

Kablea: Bizkaiko Zubia, Ereagako igogailua, Artxandako funikularra, Larreinetako funikularra

Beste zerbitzu batzuk: Leioa, Etxebarri eta BECeko aparkalekuak, Uribe Kostako mankomunitateko bizikletak.


Zenbat pertsona joan daitezke barik bakarrarekin?


Barik anonimoan zein anonimo erregistratuan sartutako Creditrans bakarrarekin gehienez 9 pertsona ibil daitezke batera.
Txartela proba pilotuan egin bada, birkarga egin behar da balioztapen anitzeko aukera aktibatuko bada.

barik pertsonalizatua bada, jabeak soilik erabiliko du.


Zein da barik baten gutxieneko birkarga?


Gutxienez 5 € sartu behar dira.
Ez dago txartela soilik erosterik birkargatu gabe.



Zein da barik txartelean gehienez birkargatu daitekeena?


Barik txartel batean gehienez 90 € eroan daitezke, kreditu-txartelarekin kargatu ezean, halakoetan 45 € sartzea soilik onartuko baita.
Oharra: MiniMEAT batean eskudiruz ordainduz gero 50 € hartuko dira gehienez. Ondoz ondoko kargak egitea egongo da 90€ osatu arte.



Zein da barik txartel baten gehienezko saldoa?


barik txartel batek gehienez 90 € onartzen dituenez, saldorik izanez gero, 90 €rainoko kopurua soilik sartzea egongo da.



Zein da barik euskarrian gehienez onartzen den saldo negatiboa?


Kortesiazko saldoa (gehienezko saldo negatiboa) ez da 2,90 € baino gehiago izango.



Zein da bidaia egiteko behar den gutxieneko saldoa?


Besterik zehaztu ezean, txartelek 1 guneko bidaia egiteko behar den gutxieneko saldoa eskatuko dute.

Erabiltzaileak aukera du bidaiatzeko gutxieneko saldoa finkatzeko barik euskarria MEAT edo MiniMEAT batean sartzean. 1 balioak esan nahi du bidaia-gune baterako behar dena eskatuko zaiola balio-emaileetan gutxieneko saldo gisa.

Sarrerako balioztapena
Diruzko txartelaren saldoa bidaia egiteko gutxienez behar dena baino txikiagoa bada EZ DA SARTZEN UTZIKO.

Irteerako balioztapena
Egindako bidaiaren zenbatekoa diruzko txartelaren saldoa baino gehiago bada, irteten uzten da kortesiazko saldoa erabiliz, betiere geratzen den saldo negatiboa gehienez 2,90 € bada.

Zorra 2,90 €tik gorakoa bada, ez da irteten uzten.



Egin daiteke bidaiarik diruzko txartelean saldoa negatiboa bada?

Diruzko txartelean saldo negatiboa dagoenean ez da sartzen utziko, euskarrian indarrean dagoen hileko txartela kargatuta egon zein ez.
Sartu ahal izateko dirua kargatu beharko da, zorra kitatzeko.
Gutxieneko karga eginez (5€) diruzko txartelean dagoen zorra kitatuko dugu, kortesiazko saldoa gehienez 2,90 € denez gero.


Igaro daiteke saldoa euskarri magnetikotik barik txartelera?


Txartel magnetiko hauetako hauetako edozeinetako saldoa igarotzea dago:
• Creditrans
• Gizatrans
• Hirukotrans

Edozein barik euskarritara:
• Anonimoa
• Anonimo erregistratua
• Kide pertsonalizatua
• Gizatrans pertsonalizatua


Zer baldintza berezi dago barik-en?

Bidaiari kolektibo jakin batzuek baldintza bereziak dituzte.
Baldintzak metatu eta txarteletan aplikatzea dago.

Indarreko perfil motak
• Familia ugari orokorra eta berezia, % 20 eta % 50 merkeago, hurrenez hurren.

• Bilbotrans perfila: Bilboko Udalarena. Bilbobuserako perfila da.


Zelan blokeatzen da Barik galera edo lapurretarik bada?


Edozein pertsonak aukera izango du, barik txartela galdu edo lapurtzen badiote, blokeatzeko eskatzeko bezero-arretarako bulego batean zein 901 123 123 telefonoan.

Blokeatutako txartela ez da inoiz gehiago erabilgarri egongo. Beraz, BABra joan beharko du eta kopia eskatu han, eta blokeatzean txartelean zegoen saldoa berreskuratuko da.


Hileko txartela barik euskarrira gehitzea.


2012ko urriaren 11n hasi da saltzen hileko txartela barik euskarrirako. Txartela Kide eta Giza barik pertsonalizatuetan kargatzen da eta familia ugariaren perfila gehi dakioke.

Baliogabetzea eta guneak gehitu ala aldatzea: Txarteldegietan ez dago gunerik gehitu edo aldatzeko aukerarik, ez eta barik euskarrian sartutako hileko txartelik baliogabetzeko ere.

Hileko bat baliogabetzeko edo guneak gehitu/aldatzeko, hauxe egin behar da:
• BABra joan hurrengo 48 orduetan
• hileko txartela baliogabetzeko eskatu (3 € ordainduz) eta ordaindutako zenbatekoa berreskuratu. Ezin da gunerik gutxitu.


Sar daiteke 3 guneko hileko txartela kreditu-txartelarekin ordainduta?


Bai, noski. Barik pertsonalizatuarekin eta kreditu-txartelarekin egunean eragiketa bakarra egin daiteke, zenbatekoa dena delarik.
Pertsona batek barik kargatu eta hileko txartela erosi behar badu, kontuan hartu behar du, eragiketa bien zenbatekoaren batuketak ezin baitu 45 € baino gehiago izan.


Noiz amaituko da hileko txartel magnetikoaren salmenta?


2013ko urtarrilaren 14an amaituko da txarteldegietan hileko txartel magnetikoak erosteko aukera. Ordutik aurrera barik euskarri pertsonalizatura sartuz soilik erosiko dira.


Erosi edo kargatu daiteke barik bat baino gehiago kreditu-txartel berarekin?


Bai, noski. Kreditu-txartelarentzako muga 45 € edo hiru eragiketa dira.



Noiz utziko zaio Metro Bilbaoko txarteldegietan Creditrans, Hirukotrans eta Gizatrans magnetikoak saltzeari?


2012ko abenduaren 31n amaituko da Metro Bilbaoko txarteldegietan Creditrans, Hirukotrans eta Gizatrans magnetikoak erosteko aukera.*

Egun horretara arte Metro BIlbaoko txarteldegietan erositako Creditrans, Hirukotrans eta Gizatrans magnetikoak eta beste operadore edo tabako-dendetan 2013an zehar erosten direnak egokiak izango dira Metro Bilbaon ibiltzeko 2013ko abenduaren 31ra arte.

*Apirilera arte luzatua

Iturria: Metro Bilbao

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Garraioa
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz