Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Euskal Pilota : Instalakuntza motak

Euskal pilota estandarizatu gabeko era guztietako joko-eremuetan jokatu izan da; baina ofizialki, hiru instalazio ezberdinetan burutzen da lehiaketa:

PARETA BAKARREKO FRONTOIA
Punpa egiten zuten pilotak agertu zirenean, pilotariak paretaren kontra jokatzen hasi ziren. Pareta bakarreko pilotalekua jokorako instalaziorik soilena da. Pilota bat, horma bat... eta eman gogor! .

TRINKETA
Inolako zalantzarik gabe, lehen aipatutako jeu de paume delakoaren benetako legatu arkitektonikoa da. Hainbeste elementuz osatuta dagoelarik (estalgarria, sarea, frailea, xiloa, ...), trinketa oso dibertigarria da edozein adinetako jendearentzat. Anima zaitez probatzera! .

EZKER PARETADUN FRONTOIA
Hauxe da lehia profesionaleko instalazio nagusia. Hori eraikitzeko nahikoa dira aurreko horma edo frontisa eta ezkerreko pareta. Normalean, frontisaren parean, modalitatearen arabera 36 edo 54 m-ra kokaturik, hirugarren plano bertikal batek mugatzen du jokoaren eremua. Zesta puntaren nazioarteko hedapenaren ondorioz, jai-alai izenez ezagutzen ziren ezker paretadun pilotaleku ikusgarriak eraiki ziren, euskal pilotaren benetako estadioak!


Iturria: Euksl Pilota Federakuntza

Herri kirolak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz