Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   GIZARTE GAIAK ETA BOLUNTARIOTZA

Auzolandegiak eta nazioarteko programak : Auzolandegi batera joatea...

Auzolandegi batetan parte-hartzea bizitzan behin egin beharko zenuke zerbait da. Udako urtaroan izaten dira, batez ere. Zer da? Munduko toki desbardinetatik datozen pertsonak era solidarion lan egin eta bizitzen dira, elkarren artean helburu zehatz bat lortuz:

Elkarbizitza baketsua, kulturartekotasuna eta helburu sozialak dituen lanaren bitartez elkarulertzea. Ez da berekoi izateko toki bat...guztiz kontrakoa! Taldea sendotzeko toki bat da!

Egunean bost ordutako lanaldia egiten da, gutxi gora behera. Lana elkarbizitzarako bidea da, ez helburua. Aisialdi denbora, bestalde, taldeak berak antolatzen dau sarritan.

Gaur egun munduko toki askotan dituzu auzolandegiak. Bi astetik lau astetara bitartean irauten dabe.
Badakizu, zeure etxeko “oskola” utzi nahi baduzu uda honetan, eta bidaia bat helburu zehatz batekin egin, badakizu zer egin: lan boluntarioa egin ezazu ezagutzen ez duzun jendeaz batera, benetazko lagunak bihurtuko dira eta, ziur egon!

Auzolandegietan ingelesa praktikatzeaz gain, beste kultura eta ohitura batzuk ezagutu eta errespetatzen ikasiko duzu.... Pertsona irekiagoa izango zara, nazioartekoa, arduratsua eta sendoa! Eta uda ahaztezina pasako dozu! Aholku bat: esperientzia benetan bizitzeko ez zaitez pertsona ezagunekin batera joan, lagunak bertan topatuko dituzu eta!

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Eskuak Mundua eusten
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz