Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Herri Kirolak : Harrijasoketa

Harri-jasotzea herri-kirol zaharrenetarikoa eta tradizionalenetarikoa da. Indarraz gain, harri-jasotzaileak kontzentratzeko gaitasuna eta erresistentzia fisikoa izan behar dauz. Kirol honek ikazkinen eta baserritarren ohiko lanetan dauka jatorria.

Pertsona batek bakarka edo beste bategaz lehian eta txandaka, inolako tresneria edo makina laguntza barik, ahal dauen adina aldiz harria leporaino jaso behar dau, aldez aurretik tinkaturiko pisu eta egiturak errespetatuz. Probetarako baldintzak ezartzen direnean, ekitaldi bakoitzak zenbat iraungo dauen eta zenbat atsedenaldi egongo diren zehaztu behar da.

Harriek ezaugarri desbardinak izan leikiez, egin nahi dan probaren arabera. Forma eta tamaina anitz dagoz; piezak laukizuzenak, kubikoak, zilindrikoak edo esferikoak izan daitekez, eta guztiak harri naturalak dira, granitoz eginda dagoz.

Harri laukizuzenen eta zilindrikoen altuera, 24 eta 32 hazbete artekoa izango da, hau da, 55,66zm-tik 74,13zm-tara. Harri kubikoen eta laukizuzenen alboetako neurriek 0,5 zm-tako tolerantzia izan daikie alde batetik bestera.

Eretxina eta kola, harrian, eskuetan, besoetan eta harrijasotzailearen arropetan erabili daiteke. Laguntzaileak kirolariari ura, fruta, eskuoihala eta bestelako osagarriak jarri lekioke eskura. Harrijasotzaileak beste lagun bat ere izan daike ordua ematearen ardura izango dauana. Denboraren barri emango deutso erritmo bera eraman daian.

Frogaren iraupena ordu erdikoa izaten da, hamar minututako hiru txandetan banatuak, nahiz eta lehiaketaren arabera denborak aldatzen diren. Talde frogetan, ahalik eta jasoketa gehien edota pisurik gehien altxatzen duenak irabaziko dau.

Jarduera interesgarri honek zale asko erakartzen dauzenez, probak jai bilakatzen dira eta aparteko giroa izaten da plazan.

Herri kirolak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz