Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Herri Kirolak : Sokatira

Sokatira oso errotuta dago euskal kulturan, eta kirol honen oinarria zera da: sokaren bi muturretan talde bat kokatuko da eta bakoitza soka bere aldera eramaten saiatuko da. Helburua aurkariak euren espaziora ekartzea da.

Kirol hau plazetan, frontoietan edota futbol zelaietan praktikatzen da. Taldea osatzen daben zortzi lagunek esku biekin helduko deotsie sokari, baina horretaz gain, botilleroa ere ezinbestekoa da. Pertsona honek talde-lana eta taldearen esfortzua zuzentzen dau.

Sokaren luzeera, taldeak dauen parte-hartzaile kopuruaren eta lehiatzeko adostu diren espazio fisikoen araberakoa da. Muturretan dagozan pertsonei bakarrik izten jake gorputzean soka lotzea eta erdialdean marka gorri bat edota zapi bat jartzen da.

Erronka 2 txandetan egiten da eta taldeak lekuz aldatzen dira lurreko irregulartasunak sortutako abantailak berdintzeko. Talde bakoitzak bere kalean tiratu behar dau (2 m-tako zabalera dauena) eta kaletik irtetzen dana kanporatua izaten da. Enpatea balego, txanda irabazteko denbora gitxien erabilitakoak irabaziko leuke.

Sokatira gertutik ezagutu nahi badozu, egin bisita Azpeitian kirol honi buruz daukien museoari.

Herri kirolak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz