Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Gonbidatuak izatea... : Etxean festa bat antolatzea

Zure etxean festatxo bat antolatzeko asmoz bazabilz, hemen daukazu arrakastarako gakoa:

  1. Alkar ezagutzen ez daben pertsonak bildu. Zure laghunen lagunak izan daitekez edo bide desbardinetatik ezagutu dozuzan lagunak (kapardietakoak, lanen batetakoak, klasekoak...). “Betikoekaz” gustura egon zaitekez baina oso interesagarria da jende barria ezagutzea.

  2. Patrikak erdi hutsik badaukazuz, laguntza eskatu... Ez dozu zertan zuk dana ordaindu... Botea jarri daiteke edo bakoitzak zeozer eroatea. Baina patata frijituak kiloka eta edari bardineko hamaika botila izan nahi ez badozuz, antolatu eizu pixka bat.

  3. Ez ahaztu zuk ere zeozer erosi behar dozula... Pintxo baztuk, patatak, edateko zeozer...Batez ere, jendea gauzekaz heltzen doan heinean eskaini ahal izateko zeozer izan daizun.

  4. Lekua ondo aukeratu. Etxe batean bizi bazara, txokoa, garajea, ganbara...aukeratu. Egongela azken aukera izango da, lagun gitxi batzuekin afaria prestatzen ez bazagoz behintzat. Baliteke lonja edo txoko bat alkarbanatzea, hori ere aukera paregabea izan daiteke. Pisu batean bizi bazara eta beste aukerarik ez badozu, Orduña egongela leku aproposena izango da, baina kontu handiz irakurri hurrengo hiru gomendioak...

  5. Jarri eizuz mahaietan edariak eta jateko gauzak... baina dantzatu eta berbetan egoteko legua egon daiten saia zaitez. Jesarlekuak baino ez badagoz jendea lokartu egingo jatzu.

  6. Gorde “Amak ito egingo nau!” esaldia gogorarazten zaituen edozer gauza. Amak, aitak, pisukideek, lagunen batek, mutile do neskalagunak...horrelakorik estaekotan, gordetzeko modukoa da.

  7. Zure auzokideak informatu eizuz, edo gonbidatzen badozuz hobe! Oso aspergarriak badira ziurrenik ez dabe pasatzeko asmorik izango...

  8. Prestatu eizu musika. Danetariko musika prestatu, gonbidatu guztiek gusoko izango daben musika eta zure jalaren “roioagaz” bat egiten aduana. Jendeari musika gustatzen ez bajako, aukera bi dagoz: jaia munduko aspergarriena bihurtuko da edo DJak milaka agertuko dira eta ekiporik barik geratuko zara.

  9. Ez zaitez zikinkeriagatik larritu. Argi dago hurrengo egunean dan dana garbito beharko dozula... Orduña ikusiko dozu zeintzuk diren benetako zure lagunak...kar-kar.

  10. Mahai jokoak edota talde jokoak prest izan. Honek ez dau esan nahi udaleku batean egongo bazina portatu behar zarela, baina jendea animatu eta konfiantza hartzeko ideia paregabea da. Batez ere festa goiz hasten danean...

  11. Saia zaitez danek ondo pasa daien, baita zu ere! Ez larritu anfitriona izateagatik eta gozatu zuk ere jaiaz!

Mahaia
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz