Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Tatuajeak : Tatuatu aurretik kontuz ibili

Galdetu zure osagileari...

  • hemofilia edo koagulazio arazorik badaukazu.

  • epilepsia badaukazu.

  • bihotz arazorik izatekotan.

  • azaleko gaixotasunik izatekotan (psoriasis, herpes, honddoak, eczemak...)

  • botika edo metalen bati alergia badeutsazu.

  • orbain oso markatuak izaten badozuz.

  • tatuajea egiteko orduan infekziorik badaukazu.

Ez zeunke tatuajerik egin behar...

  • Txertoak eguneratuta ez badaukazuz, batez ere hepatitis eta tetanosa.

  • Keloideak hipertrofia daben orbainak dira eta ez zeunke tatuajerik egin behar horrelakorik izatekotan.

Kontuan izan...

  • Ez dozu alkoholik ezta koagulazioaren aurkako botikarik hartu behar 24 orduz tatuajea egin aurretik eta ondoren.

  • Adinez nagusia ez bazara, guraso edo legezko tutoreen baimen sinatua beharko dozu.

  • Estudioaren higiene baldintzak aztertu eizuz:

    • Osasun sailaren baimena izan behar dau.

    • Erabilera bakarreko materiala erabili behar dabe:

      • Orrotzak: erabilera bakarrekoak izan behar dira. Tatuatzaileak plastikotik atara behar dau eta erabili ondoren bota.

      • Eskularruak: latexeko eskularruak pertsona bakar bategaz erabili daitekez eta ezin da ezer ukutu tatuajea egiten dan bitartean.

      • Tinta: erabilera bakarrekoak dira ere, behin orrotza sartuta nahiz eta gitxi erabili, bnota egin behar da. Bardin gertatzen da edukiontziagaz ere.

      • Garbitzeko tresnak: tatuatuko dan gunea desinfektatu, afeitatu edo garbitzeko erabiltzen dan edozer gauza bota egin behar da behin erabili ostean.

  • Lepoa tatuatzea eta epidural txertoa:

    • Emakumeak erditzen dagozanen hartzen daben txertoa lepoan emon behar da eta askotan tatuajeak egiten dira bertan.

    • Ez dago efektu jakinik, baina askotan anestesistek ez dabe jarri nahi izaten tatuajerik egotekotan.

    • Batzuetan tintatu barik dagoen gune bat bilatzen da txertoa jartzeko edo azalean zauritxo bat egiten da anestesia jarri ahal izateko, muinera tintarik ez sartzeko.

Estetika
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz