Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Tatuajeak : Tatuajearen alternatibak

Ez badozu tatuajearen ideia argi ikusten, bildurra badaukazu edota gurasoen baimena faltan, badagoz minik eragiten ez daben eta betiko ez diren alternatibak. Alternatiba honeek tatuajea probatzeko aukera edo zure gorputza ez erasotzeko aukera emoten deutsue.

Zure arrazoia dana dalakoa izanik, hementxe daukazuz aukerak:

EGUZKI TATUAJEA:

Plantila itsaskor bat jarri eta eguzkia hartzen datza. Eguzkia hartzean oplantilaren azpian geratzen dan azala ez da iluntzen eta marrazkia agerian geratzen da.

Tatuaje honen arrisku bacará marrazkia ikusgarriagoa izan daiten eguzki lar artesa da. Bestela, ez dau inongo kalterik eragiten eta beltzaran izateari izten deutsazun heinean desagertzen joango da.

HENNAZKO TATUAJEA:

Tatuajeak egiteko erabiltzen dan Henna landare bat sikatu eta txikitu ondoren lortzen dan hautsa da. Produktua hau tintatzeko ere erabiltzen da, ulea esaterako.

Naturala izateaz gain, henna ez da azalean barneratzen eta ez dau kalterik eragiten, ezta minik ere. Gainera, denboraldi baterako baino ez da. Diseinuek bi edo hiru aste irauten dabe baina kontuan izan erabiltzen dozun xaboia, urarekin kontuaktu handia badau, egin dozun lekua eta zure azal motak gitxiago irautea eragin ahal dabela. Marrazkiaz nazkatzen bazara, alkoholagaz kendu daikezu.

Ez dau inolako kalterik sortzen eta edozein adinetan egin daiteke.

TATUAJE ITSASKORRA:

Tatuaje itsaskorra edo kalkomania deritzona, ez da soilik umeentzako gauza. Zure azala dekoratzeko kalterik bako bidea da.

Tatuaje mota honen ezaugarri nagusiena jartzeko erraztasuna da: tinta paper batean itsatsita dator eta bustitzean azalera itsasten da tatuaje baten moduan geldituz. Ohikoena diseinuak eginda erostea da eta danetariko marrazkiak izan daitekez... Channelek ere saltzen dauz eta!

Estetika
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz