Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Euskal musika-tresnak ezagutu : Txalaparta

Antzinako Euskal Herriko perkusio-instrumentu honi ez jakoz parekorik atera ez Europa mailan, ezta mundu mailan ere (ezaugarri fisikoak eta musika egiteko modua kontuan edukirik).

Non erabili izan da txalaparta?

Gipuzkoako Donostia-Urumea aldean. Lasarte, Usurbil, Hernani, Ereñotzu, Urnieta, Altza-Intxaurrondo, Astigarraga, Ergobia eta Andoain dira garai batean ohitura hauek izan daben lekuak. Instrumentu hau beti baserritar-inguru edo giroan agertzen da bere bizimoduarekin erlazionaturik.

Noiz eta zertarako erabili izan da?

Txalaparta sagardoaren lan osteko ospakizunarekin lotuta egon da beti. Urrian edo azaroan izaten zan hori. Lanean aritutakoek etxean zeukatenarekin afaria egiten eben. Sagardoa edan eta edan eta gero, jendea pixka bat berotzen zan eta baserriaren atarian, kanpoan, txalaparta prestatu eta jotzen hasten ziren. Festaren bigarren zati horretan, ordura arte etxean egozan afalkideak eta txalaparta entzun ondoren inguruko baserrietatik etortzen zan jendea parte hartzen eben. Esaten dabenez, txalaparta 5 kilometroko erradioan entzuten zan eta festara hurbiltzen ziran guztiei sagardoa doan ematen jaken. Eguna zabaldu arte ekiten eutsen jo, dantza eta salto egiteari (badirudi, lagunok, gau pasa gu jaio baino lehen asmatutakoa dala).

Txalapartaren egoera latzak

Frankoren garaian txalapartak une zailak bizi izan ebazan. Izkutuan jo behar zan, Guardia Zibil-aren arreta bereganatu barik, euskal kulturarekin lotuta egoan guztia debekatuta baitzegoen.

Nolakoa da musika-tresna hau?

Txalaparta tradizionalak bi euskarri daukaz: otarrak edo saskiak ahoz behera jarririk, aulkiak edo bankuak. Hauen gainean, isolatzen duen zerbait: arto-hostoa, belar idorra, zaku zaharrak, ... Gainean horizontalki jarririk, gutxi gorabehera bi metro luze, hogei zentimetro zabal eta sei zentimetro lodi den ohol bat. Euskarriak, ohol-muturretik bosten batera kokatzen dira. Erabilitako zura: altza, lizarra, gaztaiondo edo herriko beste batzuk. Jotzeko lau makila erabiltzen dira. Hauen luzera eta ixura desberdina izaten da tokiaren arabera baina 52 zentimetrotik 88 zentimetroko luzeera daukie.



Zelan joten da?

Bi izaten dira joleak eta bien artean osatzen dabe musika. Horizontalki jarrita dagoen ohola jotzen dabe bakoitzak daukazan bi makilekin, goitik behera eta makilak bertikalki hartuz.

Txalapartak badaukaz jotzeko arauak, eta honeek oso estuak badira ere, askatasun handia emoten deutsie musikariei bere irudimen eta inprobisatzeko ahalmena erabili daien. Jole bakoitzak bere zeregina dau. Batek ordena-oreka jartzen dau eta besteak, lagunak jarritakoa hausten dau, desordena-desoreka sortuz.

Batek txakun deitzen dena egiten dau, denbora guztian bi kolpe emanez, eta besteak, txakunak jotzen dituen kolpe bikoitzen artean, herrena deitzen dena jotzen dau. Herrenak egiten dauz joko eta aldaketak, bi kolpe bezala kolpe bat nahiz batere ez sartuz, eta konbinazio desbardinak osatuz. Honen gainetik bada beste aukerarik ere musika egiteko: soinuaren "tinbre", "tonu", intentsitate eta abiadurarekin jokatzea.



Informazio iturriak: Juan Mari Beltran, EJ-ren Kultura arloa, www.txiski.net ).

euskal musica tresnak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz