Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Euskal musika-tresnak ezagutu : Alboka

Alboka antzinatik erabili izan dan mihi bateko klarinete bikoitza motako soinu-tresna dogu. Mihi batekoa, hots, sortzaile diren fitak mihi batekoak direlako, eta bikoitza, bi soinu-tresna direlako batean erantsita.

Errepertorioa bereziki fandango jota, arin-arin, porrue, eta martxaz osatzen da.

Nahiz eta doinu ezagunak eta jakinak jo, albokariek jotzean interpretatzeko joera librea izan dabe eta bakoitzak bere estilo eta gustuko ukitua ematen eutsan. Horregatik gaur doinu bakoitzeko hamaika aldaera ezagutzen doguz.

Pandero eta koplarekin lotuta doa. Panderoak laguntzen dau dantza horietan erritmoa markatzen eta doinu gehienek badute koplak kantatzeko zati berezi bat.

Alboka jotzean haizea etengabe bota behar da, isildu gabe. Baina albokak ez dau haize-erreserba gordetzeko zaku edo poltsarik eta albokariak haizeari buelta ematea teknikaren bidez lortzen dau hori, hau da, haizea hartzen dau botatzen dauen bitartean.


Informazio iturria: EJ-ren Kultura Saila.

euskal musica tresnak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz