Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Euskal musika tradizionala : Herri-musika

Herrien arteko ezberdintasuna gehien adierazten dauan elementua, dudarik gabe, bere kultura da, honen zatirik garrantzitsuenetariko bat musika dalarik.

Nola osatu da ba herriarekin hain lotuta eta identifikatua dagoen ondare kultural hauxe?

Musika herrikoia fenomeno bizia eta aldakorra da; belaunaldiz belaunaldi transmititu da kolektibitate baten baitan edo familian bertan eta bere osaketan, gehixeago edo gutxixeago, parte hartzen joan da belaunaldi bakoitza, denen artean itxura estetiko eta nortasun berezia emonez.

Soinu-tresna autoktonoak ere herri bakoitzeko musikaren itxura estetikoan eragin handia dabe. Egia esan, ez dago erabat autoktono edo unibertsalak diren soinu-tresnak. Neurri batean edo bestean, denetan aurki daikeguz alde bateko edo besteko osagaiak.

Beraz, herri batek tradizioz erabiltzen dauen tresna hauen tinbre eta eskala bereziek, soinuaren emisioak, tesiturak, hedapenak eta abarrek kolore eta forma melodiko ezberdina eman deutseez herri ezberdinetako musika autoktonoei.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Gazte bat kitarragaz
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz