Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Elikadura : Elikadura estiloak

Jaten doguna ei gara... Eta, egia esan, ez dogu danok gauza bera jaten, ezta modu brean ere. Horrexegatik Gaztebizzen elikadura joera desbardinak aurkezten deutsuguz. Dana dala, kontuan izan osasuntsu egotea nahi badozu dieta orekatua eroatea komeni dala eta obsezinoak ere kaltea dakarrela.

  • Barazki-jale zorrotza: animali jatorriko ezer jaten ez dabenak, beraz, haragiaz edo arrainaz ez ezik arrautz, ezti edota esnekirik hartzen ez dabenak.

  • Erdi-barazki-jaleak: gehiengoak baino haragi gitxago jaten dabe eta barazki-jaleak direla esan ohi dabe, baina berez ez dira barazki-jaleak.

  • Beganoak: bizitzako arlo guztietan (jantzia, aisialdia,...) animali jatorriko ezer erabiltzen ez daben barazki-jale zorrotzak. Normalean arrazoi etikoak izaten dira.

  • Esne-barazki-jaleak: arrautz eta haragirik jaten ez daben barazkijaleak, baina esnea hartzen dabenak.

  • Arrautz-esne barazki-jaleak: arrautzak eta esnekiak kontsumitzen dabezan barazki-jaleak.

  • Arrautz barazki-jaleak: arrautzak kontsumitzen dabezan barazki-jaleak.

  • Ezti barazki-jaleak: eztia kontsumitzen daben barazki-jaleak dira. “Ezti” aurrizki hori barazki-jale mota guztietan aplikatu daiteke. Ezti-arrauz barazki-jaleak, esaterako.

  • Gordin-jaleak: barazki-jaleak izateaz gain, jakiak gordinik edo epel jaten dabenak dira. Ez dabez 46,7 °C-tik gora berotzen eta inoiz ez egosten

  • Gordin barazki-jaleak: es la alimentación que es simultáneamente “cruda” y “vegana”.

  • Arrainjaleak: arraina dieta barazki-jaleagaz konbinatzen dabe. Ez da dieta barazki-jale moduan onartzen, animali haragia onartzen baitabe.

  • Haragi-jaleak: haragia besterik jaten ez dabenak.

  • Elikadura Makrobiotikoa: haragia, ekoiztutako elikagaiak, azukrea, eztia eta abar baztertu eta bestelako dieta orekatu bat daroenak dira. Dieta hau, garau, barazki, hazi eta frutak jatean oinarritzen da. Gatza ere minerales gatzagatik aldatzen da eta espeziak garau fermentatuetatik eratortzen dabez.

  • Garau-jaleak: garauen kontsumoagatik bereizten dira eta haragi eta animali jatorriko beste jakiak baztertzen dabez.

  • Esne zeral-jaleak: esneki eta zerealetan oinarritutako dieta eroaten dabenak. Helburuak osasuna, ongizatea eta garbitasuna dira, baita gorputz eta izpirituaren arteko oreka.

  • Fruta-jaleak: elikadura natural bakartzat hartzen daben elikadura motara bueltatu nahi dabenak dira, historiaurreko gizakiarena hain zuzen. Hau, barazki-jalea zan eta ez eban leka eta barazkien ezagutzarik. Fruitu lehorrak eta frutak sekulako garantiza hartzen dau. Fruta-jale batzuk landaretik jausitakoa baino ez dabe jaten (garauak, tomateak, pepinoak, kalabazak...) baina inoiz ez espinakak edo patatak.

Iturria: Wikipedia

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz