Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

* Oinarriak : Baserria

Baserriak garrantzia handia dauka geure kulturan, eta bertan bizi direnei ere izena emoten eutsen, hau da, biztanleek baserriaren izena hartzen eben abizentzat.

Bizkaian oraindik ere ondare aberatsa eta anitza dago herri arkitekturari dagokionez, eta horrek, barriz, geure arbasoek azken mendeetan izandako erabilerak eta ohiturak jakiteko aukera ematen deusku, hau da, geure sustraiak ezagutzeko aukera. Atxikita daukazun dokumentuan baserri horreen inguruko informazino zabala aurkituko dozu.

Herri arkitektura mota hau, beste edozein arte-adierazpen baino gehiago, erabilgarria, tokikoa eta familiaren bizimodura egokitua da eta hizkuntzagaz batera, naziotasunaren ezaugarri nagusienetariko bat da.

Baserriko bizimoduari buruz, eta beraz, gure kultura eta gure arbasoen bizimoduari buruz gehiago jakin nahi badozu, Arteako herrian museo erakargarri bat bizitatzea gomendatzen deutsu. Bideo honen bitartez museo horretara joateko gogoak piztuko jatzuz:

Jakin eizu baserri guztiak ez zirela bardinak baina halanda be, egitura parekatu bat ebela esan geinke, beti ere bizimodua sukalde, sutondo edo beheko suaren inguruan garatuz. Bideo honetan bizkaitar batek bere antzinako baserria zelangoa zan azaltzen deusku:


Baserriaren egitura (jatorrizko webgunea zabaldu)

Baina baserria ez da antzinako kontuetara bakarrik mugatzen. Euskaldunok gure sustraiak egunerokotasunera eroateko joera izaten dogu eta holan, orain dala urte batzuk “Baserria 1907” telebista saioak gure arbasoen bizimodura hurbildu gintuan. Ezagutu eizu garaiko bizimodua eta baserria sainaren esteka jarrituz.

Halanda be, telebista ez da egungo adierazpen bakarra. I. Arzoz eta A. Alonso idazleen “Baserri eraitsia” saiakera liburua ere aipagarria da. Jatorrizko arkitektura suntsitzear dagoen garai honetan, gure betiko baserriaren goratzarrea da liburu hau. Ez dagiguzan ba, gure sustraiak galdu!

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Euskal dantzak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz