Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   GIZARTE GAIAK ETA BOLUNTARIOTZA

Biktimentzako laguntza eta orientazio zerbitzua : Gainditze

Gainditze, Clara Campoamor Elkartearen proiektu bat da, Genero Indarkeriaren biktima diren pertsona gorrak atenditzeko asmoz. Zerbitzu honek banaketa edo dibortzio latz bat igarotzen daben pertsona gorrak ere lagunduko dauz.

Seinu hizkuntzaren interpretedun zerbitzu juridiko eta psikologikoa eskaintzeak pertsona gorrei euren ezaugarri espezifikoetara egokitutako zerbitzu bat izateko aukera emoten deutse.

Edozein kontsulta modu pribatu eta isilpean egingo da.

Zeintzuk dira Gainditzeren zerbitzuak?

Laguntza juridikoa: Abokatu batek, seinu hizkuntzaren interprete baten laguntzaz, zure lege zalantzak argituko deutsuz. Tratu txarrak pairatzen badozuz edota dibortzio latza igarotzen bazabiz, Gaindtzen laguntza eskeintzen deutsue.

Laguntza Psikologikoa: Genero indarkeria jasaten badozu edo banaketa konplexu batean bazabilz, seinu hizkuntzan zuzenean laguntza psikologikoa edota tratamendua jasotzeko aukera daukazu.

Orientazioa: Baliabide eta zerbitzuez informatuko zaitue eta eskuragarri izan daikezuzan lanbide prestakuntza edo lan eskaintzen barri emongo deutsue.

Asociación Clara Campoamor
Ercilla 13 4. ezk
48009 Bilbao
Faxa eta telefonoa: 94 423 91 55

www.claracampoamor.com
gainditze@claracampoamor.com

Bardintasuna
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz