Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   GIZARTE GAIAK ETA BOLUNTARIOTZA

Euskaraz bizi : Gazte hizkeraren aldeko manifestua

Gazteoi beti esango deuskue txarto egiten dogula berba eta nagusiak egiten garen heinean, guk ere gazteagoak direnei esango deutsegu. Kontua da, gauza bat dala gazte hizkerak daukan izaera propio hori izaten jarraitzea, eta beste gauza bat, gure hizkuntzak nahikoa bizitasun ez izatea eta erdal hizkuntza gazte hizkeratzat geureganatzea.

Gazteok antza, ez deutsagu euskarari nahikoa bizitasun eta aukera ikusten eta horrexegatik, eradaragaz nahasten ei dogu. Eta holantxe da, askotan erdarazko esakerak erabiltzen doguz lagunartean berbetan. Adituen artean, hainbat arrazoi edo eragile topa dabez horretarako:

  • Familiartean euskara nahiko galdu dala
  • Euskara maila akademikoari eta agintariei (guraso, irakasle...) lotuta ikusten dogula eta errebeldeak garenez gero, urrundu egiten garela.
  • Euskaldun guztiak jada elebidun edo eleanitzak garela
  • Euskara jantzia eta idatzikoa trebatzen dogula, euskara zuzena, alegia.
  • Ez dagoela erreferentzia esparru indartsurik


Arrazoiak direnak direla, gazteok ez dakigu sasi-maisu edo mari-maistra tonurik barik gauza batzuk esaten eta modu naturalean esan nahi doguzanean, eradarazko hitzak ahotik urteten jakuz nahi ez badogu be. Hasarratzen garenean, ligatu nahian gabilzanean, lagunekaz txantxetan gagozanean... ez dakigu gure euskara naturaltasun osoz erabiltzen eta hizkeraren aberastasun falta horrek, euskararen beren beregiak ez diren formulak erabiltzera garoaz.

Egin daigun ba hausnarketa sakona, hizkuntza txandakatze hori, euskal gazteriaren berbakeraren ezaugarri da edo lexiko eskasiaren ondorio zuzena?

Ez dago txarto talde bat identifikatzen dauan argota erabiltzea, asmo komunikatiboa beteten dauanean eta egoeraren arabera aproposa danean. Azken finean, inork ez gaitu modu batean edo bestean gure lagunekaz berba egiten behartuko ezta?

Kontua da, askok eta askok euskara jatorragoa erabili nahi izaten dogula baina ez daukagula baliabiderik lagunartean, bat batekotasuna nagusi danean, gure hizkuntzaz gozatzeko. Hau da, euskaraz ligatu, euskaraz barre egin edota euskaraz hasarratzeko gaitasunik ez izatean dago koska. Guzti hau “euskañolez” egiten jarraitu nahi ezkero, ez gara gu kontrakoa aginduko deutsugunak baina, euskara jatorragoa erabili nahi dozun horreetarikoa bazara, atxikitutako dokumentua lagungarri izango jatzu.

Dana dala, hau abiapuntua baino ez da, zuk zeuk, lagunartean, erregistro kolokiala sortu behar dozu, kaletik hasi beharreko prozesua da. Bilatu eizuz normalean erdaraz erabiltzen dozuzan esaldi edo berba horreek erabiltzeko bide euskaldunak.

Idatzizko eredu kolokiala sms, e-maila eta idatzizko ohartxoen bidez lortu badogu, ez al gara gai izango ahozko hizkerari bultzada emoteko?


DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Euskaraz bai
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz