Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Preziorik onenean erostea : Online erostea: aholkuak

Online erostearen abantaila nagusiak erosotasuna eta prezioa dira. Interneten deskontu bereziak, marken outletak prezio onean, gure hirian ez dagozan dendak, katalogo osoa eskuragarri... daukagu eta guzti hori etxetik mogidu barik!

Jende askok ez dauka konfiantzarik online erosketetak, baina gakoa aurretiazko informazioan dago.

Internet bidez erostea segurua izan daiteke, baina beti izan beharko dozuz gauza batzuk kontuan. Seguru egoteko, bilatu eizuz online segurtasuna bermatzen dabezan agiriak edota ordainketa modu seguruak, hala nola, Paypal.

Badagoz gauza batzuk lasaitasun handiagoz erosiko dozuzanak (liburuak, jokoak, elektrotresnak...), baina beste batzuen kasuan probatu nahi izango dozuz edo zure begiez ikus (erropa, zapatak...) Horretarako itzulpen politikak ondo irakurri, gastu gehiago suposatuko badauz, enpresaren esku badago... Hobe da ezusteko desatseginak sahiestea.

Erosten dozunaren ezaugarie dagokionez, garrantzitsua da produkturan azalpen fitxa ondo irakurtzea. Erropa edo zapaten kasuan, webgune honeek tamainaren gaineko azalpenak izaten dabez, irakurri eizuz.

Erosten dozunaren prezioa kalkulatzean, ez ahaztu bidalketa kostuak gehitzen. Ohikoena 5 eta 8€ artean egitea da, nahiz eta webgunearen arabera aldagarria dan. Ez ahaztu prezioaren moduko abantailak badauz ere, internet bidez erosteak bere desbantailak dauzala, horreen artean bat batekotasun falta. Outlen denda batzuk esaterako, hilabete bat hartzen dabe erosketa egiten dozunetik jasotzen dozun arte. Pazientziarik ez badaukazu, ahaztu eizu!

Kontuan izan baita, bidalketa gastuak errentagarriagoak izango direla zenbat eta gehiago erosi. Baina ez zaitez zoratu, helburua aurreztea da edo bitxikiriearen bat erostea, ez beharrezkoa ez dozuna erostea. Familia edota lagunekaz bildu zaitekez gastuak murrizteko.

Erosketetan
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz