Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Preziorik onenean erostea : Salmenta pribaturako klubak

Zer dira?

Salmenta pribaturako online klubak, markadun erropa, zapata, osagarriak, etxeko gauzak... prezio onenean aurkitu ahal izateko webguneak dira.

Zelan funtzionatzen dabe?

Kasu batzuetan gonbidapen formulagaz funtzionatzen dabe. Hau da, kidea dan norbaitek webgunea gomendatu eta aitabitxi/amabitxi lana egin behar da, gero zure burua erregistratu eta erosten hasi zaitekez.

Behin erregistratuta, lehiatila edo showroom-ean sartuko zara eta bertan, martxan dagozan salmentak edo aurrerantzean egongo diren kanpainak ikusi ahal izango dozuz.

Interesatzen jatzuzan marken salmentetan sartu ahal izango zara, baina kontuan izan eizuz hainbat gauza:

  • Eskatutakoa hilabeteren buruan jasoko dozu gitxi gora behera

  • Posible da gitxieneko eskari bat egiten derrigortzea, bidalketa gastuez gain.

  • Opari-txekeen sistema: erosketak sustatzeko asmoz, norbaiten amabitxi/aitabitxi bihurtzean edota sure urtebetetzean txekeak jasoko dozuz. Txeke honeen iraungipena laburra izaten da.

  • Normalmalean ezinezkoa da erosketa mistoak egitea. Hau da, marka bakoitzean erosketa banandua egin beharko dozu eta bakoitzaren bidalketa gastuak ordaindu.

Erositakoa bueltatu daiket?

Bai, baina irakurri eizuz ondo itzulpen politikak. Baliteke enpresak berak fardela batzea edo zuk zeuk bihaldu behar izatea, baina ziurrenik edozein kasutan itzulpen gastuak zure esku egongo dira.

Erosketetan
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz