Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Aholkuak eta gomendioak : FIS Arauak

PISTETAKO JOKABIDEARI BURUZKO FIS ARAUAK

1.Besteenganako errespetua. Eskiatzaileak besteak arriskuan jarri edo kaltetzen ez dauzan moduan jokatu behar dau. Eskiatzaileak ez dauka bere jokabidearen ardura bakarrik, baita bere materialaren egoeraz ere.

2.Abiadura eta jokaeraren kontrola. Eskiatzaileak kontrolagaz eskiatu behar dau. Abiadura eta eskiatzeko modua bere trebeziara, lurzoruaren egoera orokorrera, edurra eta eguraldia, eta trafiko dentsitatera moldatu behar dau.

3.Ibilbidearen aukeraketa. Atzetik datorren eskiatzaileak bere ibilbidea aukeratu behar dau aurreko eskiatzaila arriskuan jarri barik. Aurrean dagoen eskiatzaileak lehentasuna dauka. Atzean datorren eskiatzaileak beste eskiatzailearen eta beraren artean espazio nahikoa itzi behar dau biak aske mogidu ahal izateko.

4.Aurreratzea. Aurreratzea gainetik, atzetik, ezkerretik zein eskumatik egin daiteke, baina beti aurreratua dan eskiatzailearen nahitazko zein ustekabeko eboluzioa galarazten ez dauan distantzia itziz.

5.Pistetan sartu eta eskiatzen hastea. Eskiatzaile orok pistan sartu edota martxa berreskuratzean, pistan gora eta behera begiratu behar dau, bera edo besteak arriskuan jartzen ez dauzala ziurtatuz.

6.Pistan gelditzea. Eskiatzaile orok bide estu edo ikusgarritasun bako zatietan gelditzea ekidin behar dau. Leku honeetan jausiz gero, alboratu egin beharko da eta pista ahalik eta azkarren libre itzi.

7.Oinez igo eta jaistea. Oinez igo edo jaisten dan eskatzaileak albo batetik egin beharko dau. Zirkulazio orokorraren aurka mugitzeak beste eskiatzaileak larritu eta ustekabean harrapatuko dauzan oztopoak jartzea da. Oinek itzitako urratsek pista kaltetzen dabe eta eskiatzaileentzat arriskutsuak dira.

8.Baliza eta seinaleen errespetua. Eskiatzaile orok balizak eta seinaleak errespetatu behar dauz.

9.Laguntza emotea. Istripu kasuan eskiatzaile orok lagundu beharra dauka. Arriskuan dagoen eskiatzaile bati laguntzea betebehar moral bat da, ezpada legezko betebeharra. Lehen laguntzak eskaintzean datza. Sorospen zerbitzua informatu eta istripuaren lekuan seinaleak jartzea beste eskiatzaileen arreta deitzeko.

10.Istripu kasuan identifikatzea. Eskiatzaile guztiek, lekuko izanik, ardura izanda edo izan barik, izen-abizenak eta helbidea alkarbanatu behar dabe istripu bat izatean. Lekukoen arteko harremana garrantzia handikoa da istripuaren txosten osoa eta garatua egin ahal izateko.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Negua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz