Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Sexu bidezko gaixotasunak : Zeintzuk dira eta zelan ekidin?

Zer da eta zelan kutsatzen da?

Infekzio-gaixotasunak dira, sexu-harremanetan eransten dira, bai ahozko-sexua praktikatuz, bai bagina edo uzki-sexua praktikatuz. Mukosa-genitalaren bitartez igortzen dira. Nola ekiditu? Preserbatiboa erabiltzea erarik eraginkorrena da.

Zeintzuk dira gaixotasunak eta zeintzuk dira sintomak?

Sífilis-a, gonorrea, herpes genitala, uretritis-a, HIESA...Sexu Bidezko Gaixotasunik ezagunenak dira, baina ez bakarrak.

Gaixotasun hauetako batzuek ez dute sintomarik azaltzen, inkubazio aldia luzea delako. Baina lehen unetik kutsatu dezakete!

Sintomak agertzen badira, oso erraz konturatuko zara. Azkurea, sexu-organua gorrituta, pixan odola, emakumezkoetan isuri oparoagoa, mina triparen azpialdean...gaixotasun hauetako batzuk, nahiz eta oso mingarriak izan, laister senda daitezke tratamendu egokia jasota. Beste batzuk betirako dira ....

Papiloma Virusa sexu-harreman bitartez kutsatuko balitz: nahiz eta sintomarik ez ageri, minbizia sortu dezake, bai emakumezkoetan eta baita gizonezkoetan ere.

Zelan ekidin edota zelan tratatu?

Beraz, zer egin behar dut, ba? Ez izan beldurrik, baina zentzuz jokatu!

  • Erabili ezazu preserbatiboa.
  • Sintomaren bat baldin baduzu, joan zaitez medikuarenera. Gaixotasuna garaiz tratatzea benetan garrantzizkoa da!. Nahiz eta lotsa sentitu, zer duzu, ba, galtzeko? Ez da zure osasunagatik bakarrik, zure bikote sexualaren osasunagatik ere bada! Eta harek ere jakinaren gainean egoteko eskubide osoa du, ezta? Sendatu artean ez izan sexu harremanik!. Sendagileak berak esango dizu noiz sendatu zaren.
  • Sexu-harremanak izatean, bertan ere Sexu Bidezko Gaixotasunak ere jokoan daude. Beraz, nahiz eta zure sexu-bikotea osasuntsua izan, kontutan hartu behar duzu erlazio bakoitzean bakoitzak bere “currículo sexuala” ere duela, eta bertan aurretiko pertsonen gaixotasunak ere egon daitezkela....
  • Sexu -harremanak izan aurretik konturatzen bazara zure bikotekideak sintomaren bat izan dezakeela, ez zaitez saiatu. Etzazu jarri kolokan zure osasuna.
Kondoiak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz