Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

IHESA eta GIB : Sexu bidezko transmisioa

HIESaren birusa harreman sexualen bidez kutsatu daiteke. Harreman sexual ugari izateak arriskua areagotzen dau, baina harreman sexual bakarra nahikoa izan daiteke kutsatzeko.

Honela kutsatu daiteke birusa: gizonak emakumea kutsatzea, gizonak gizona kutsatzea eta emakumeak gizona kutsatzea.

Gainera, nabarmentzekoa da harreman sexual guztiek ez dutela kutsatzeko arrisku bera:

  • Arrisku oso handia: zakila uzkian edo baginan sartzea.

  • Arrisku posiblea: aho eta genital arteko harremana.

  • Arriskurik ez dutenak: elkar masturbatzea, laztantzea, musu intimoak ematea, masajeak ematea, etab.

Zelan saihestu daiteke?

Harreman sexualak izaterakoan, preserbatiboa edo kondoia erabiltzea da neurri errazena eta eraginkorrena, GIBri eta transmisio sexualeko beste gaixotasun batzuei aurrea hartzeko. Horregatik, preserbatiboa erabiltzeko era egokia zehazten dogu ondoren:

  • Osasun-agintaritzak homologatutako kondoiak baino ez erosi

  • Kondoiaren iraungitze-data kotrolatu

  • Leku freskoan eta lehorrean gorde eta eguzkitik edo argitik babestu

  • Kondoia arretaz erabili, ez dadin hondatu azazkalekin, eraztunekin, hortzekin, etb

  • Preserbatiboa zakila tente dagoela jarri, edozein harreman genitalaren aurretik

  • Zakil osoan zabaldu, aurrez kondoiaren punta estutuz airea kentzeko eta semenarentzat lekua uzteko

  • Kondoia koitoan erabili behar da. Isuri ondoren, zakila moteldu baino lehen atera, preserbatiboa oinarritik helduz, semena ez dadin atera

  • Kondoia zakarretara bota, inoiz ez komunetik behera

  • Kondoiak ez berrerabili

Kondoiak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz