Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Orientazioa : Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzua

Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzua Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak lagunduta eskaintzen da, asmo honekin: herritarren artean etengabeko prestakuntza bultzatzea eta ikaskuntzaren eskaintza eta eskaria sustatzea.

Horretarako, LH publikoko zentroekin eta eskualdeko agentziekin lan egiten duten ikaskuntzako bitartekariek euren inguruan aurrera eramaten diren jarduera eta prestakuntza ekimenen berri zehatza jasoko dute, edozein ezagutza-arlotan eta prestakuntza-modalitatetan, urruneko prestakuntzarako aukerak barne hartuta. Informazio hori guztia, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar ororen eskura jarriko dute web atari honen bitartez: http://www.hiru.com/e-ikasi. Era berean, zentroek ikaskuntzako ekintzak berariaz sustatu eta garatuko dituzte, inguruan arlo horretan bete gabe dauden premien azterketa egin eta gero.

Bizkaian Lanbide Heziketako zentro hauek daude -inguruetako herriak batzen dituztenak-, eta horietako edozeinetan lor daitezke norberari egokitutako informazioa eta jarraibideak:

1 Zornotza IEFPS ZORNOTZA GLHBI www.fpzornotza.com
2 Arrigorriaga IES (ITS) CONSTRUCCIÓN BIZKAIA BHI (ITB) www.construccionbizkaia.com
3 Barakaldo IEFPS NICOLAS LARBURU GLHBI www.nlarburu.hezkuntza.net
4 Basauri IES BIDEBIETA BHI www.ibidebieta.net
5 Bilbao IEFPS ELORRIETA ERREKA-MARI GLHBI www.elorrieta.com
6 Bilbao IES EMILIO CAMPUZANO BHI www.atxuri.net
7 Bilbao ES TXURDINAGA-ARTABE BHI www.txurdinaga-artabe.com
8 Erandio IEFPS TARTANGA GLHBI www.tartanga.net
9 Getxo IEFPS FADURA GLHBI www.fadura.com
10 Iurreta EFPS IURRETA GLHBI www.iurreta-institutua.net
11 Portugalete IEFPS REPELEGA GLHBI www.ifprepelega.com
12 Santurtzi IEPFS SAN JORGE GLHBI www.san-jorge.org
13 Mungia IES MUNGIA BHI www.mungia.hezkuntza.net
Ipar-orratza
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz