Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   INGURUGIROA

Ingurugiro planak : Bizkaiko Euskarritasun irizpideak

Bizkaiak zehaztasunez finkatu ditu Lurralde Historikoan prozesu osoa eraendu behar duten Euskarritasun Irizpideak. Beroriek eusteko moduko gizarteak Lurralde Historikoan bermatu behar dituen erreferentzi abiaburuak dira.

Bizkaian hartutako Euskarritasun-irizpideak honakook dira: Euskarritasun-irizpideak dira eusteko moduko gizartearen jokarauak eta helburuak markatzen dituzten erreferentzi abiaburuak.

  1. Ondasun eta baliabide naturalak (ura, lurzorua...) eragingarritasunez eta arrazoizkotasunez erabiltzea.
  2. Ingurunearen kargatu eta berriro sortzeko gaitasuna ez gainditzea.
  3. Biodibertsitatea eta natur ingurunea ezagutu, baloratu eta babestea.
  4. Oinarrizko zerbitzuetarako eta gune libreetarako ailegaerraztasuna eta mugikortasuna bermatzea, ingurunea errespetatzen duena.
  5. Lurzoruaren erabilera orekatsuan oinarrituriko udal antolamendu eta plangintza egokia sustatzea.
  6. Ekonomia dibertsifikatu eta toki baliabideak erabiltzea bultzatzea.
  7. Gizarte zuzen, kohesionatu eta integratzailea eraikitzea.
  8. Gizarte inplikazioa eta partaidetza eta informazioa atzitzea erraztea.
  9. Udal kudeaketa dinamiko, ailegaerraz eta eraginkorra sustatzea.
  10. Belaunaldi barne eta arteko elkartasuna, eremu globaleko arazoen aurrekoa.
birziklapena
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz