Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   BIDAIAK ETA IBILBIDEAK

Animaliekaz bidaiatzea : Animaliak autoan

  • Albaitariari galdetu zure maskotak autoan bidaiatzeko beharrizan bereziak edo arazoak badauz.

  • Animaliaren dokumentazio guztia eroan

  • Bidaia egin baino lehen emoiozu ura eta ziurtatu zaitez bere beharrizanak aseta dauzala. Hau da, txisa eta kaka egin daiala autoan igo baino lehen.

  • Agian zorabiorako edo urduritasunerako pastilak emon zeinkioz. (Albaitariari galdeztuz, noski.)

  • Kasu batzuetan animaliak barau egin daiala gomendatzen da, 12h bidaia hasi aurretik.

  • Geldiune ugari egin

  • Legearen arabera, ez dago animaliak eroateko arau espezifikorik, baina gidariaren arreta galaraziko ez dabela ziurtatu behar da.

    Horretarako, animalia bere lekuan mantentzeko gailuak erabili.

  • Ez eizu animalia maleteroan itxita eroan

  • Emoiozu ur freskoa noizbehinka.

  • Deskantsurako guneetan besterik ez atara animalia autotik

  • Ez itzi animaliaria burua lehiotik kanpora atera daian.

  • Ez itzi animalia autoaren barruan bakarrik.

  • Animaliaren segurtasunaz gain, zure segurtasuna ere bermatuko dozu animalia ondo lotuta eroan ezkero. Bere pisuak istripurik balego, kalte handia bihurtu daiteke.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz