Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Mens sana in corpore sano : Elikadura azterketa garaian

Garuna karbohidratoz, glukosaz zehatzago izateko, hornitzen da gehienbat eta azterketa garaian, bere kontsumoa handiagotu egiten da. Baina kaloria gehiago kontsumitzea ez litzateke biderik egokiena, digestio astunak ikasteko orduan ez datorkuz ondo eta. Egin beharko geunkeena, gure eguneroko dietan honako elikagaiak dabezen jakiak gehitzea izango litzateke:

Elikagaiak

Zein jakitan aurkitzen da?

B bitamina

gibelean, behikian, oilaskoan, txerrikian, arraultzetan, zereal integraletan, lekaleetan, intxaurretan, perretxikoetan eta garagardo legamian, besteak beste.

E bitamina

artoan, itxaurretan, hazietan, galorratzean, olibetan, espinaketan eta hosto berdea duten barazkietan, zainzurietan, landare-olioan eta beste hainbat jakietan.

potasioa

arrainan, haragian, esnekietan, kiwietan, meloietan, ahuakateetan, sojan, letxugan, bananetan, lekaleetan, zerbetan, kalabazan, azenarioetan, patatetan, perretxikoetan, intxaurretan, laranjetan eta sandian, besteak beste.

magnesioa

almendretan, urretan, ekilore-pipitetan, intxaurretan, lekaleetan, kakahueteetan, pistatxoetan, pinoietan, zerealetan, txokolatean, ogi integralean eta beste hainbat jakietan.

zink-a

haragian, esnekietan, lekaleetan, itsaskian, gibelean eta urun integralean, besteak beste.

litioa

zereal integraletan, piperretan, lekaleetan, patatetan, marrubietan, gibelean eta animalien beste erraietan.

silizioa

olo-urun integralean, arroza integralean, así integralean, gaztan, erremolatxan, espinaketan, babarrunetan, azenarioetan, mahaspasetan, bananetan, tomateetan eta porruetan, besteak beste.

selenioa

arrainan, haragian, pastan, arto-urun integralan, zerealetan, lekaleetan, fruta eta barazki askotan, fruitu lehorretan, esnekietan, arraultzetan eta beste hainbat jakietan.

kromoa

haragi gorrian, espinaketan, oilaskoan, gaztan, arroza integralan, galorratzan, bananetan, piper berdeetan eta garagardo legamian, besteak beste.


Elikagai hauek kontzentrazio gaitasuna, memoria, adimen-etekina eta gogo-aldartearekin lotuta dagoz. Hauek guztiak funtsezkoak dira ikasketa garaian.

Estresa, urduritasuna...
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz