Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   GIZARTE GAIAK ETA BOLUNTARIOTZA

Arartekoa : Zer da?

Euskadiko Herriaren Defendatzailea edo Ombudsmana da.

Eusko Legebiltzarraren otsailaren 27ko 3/1985 Arartekoaren Legeak sortu eta arautu zuen, Euskal Herriko Autonomia Estatutuak 15. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arartekoa Eusko Legebiltzarrak pertsonen eskubideak babesteko duen goi ordezkaria da, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak edo administrazio horien mendeko beste erakunde publiko batzuk) jarduera eta politika publikoei dagokienez.


Arartekoa pertsona batek zuzendutako erakunde edo bulegoa da. Pertsona horri ere ararteko deitzen zaio eta Eusko Legebiltzarrak bost urterako aukeratzen du, legebiltzarkideen hiru bosteneko gehiengoaren bidez.

Arartekoa erakunde independentea eta alderdikeriarik gabekoa da.

Arartekoak doako zerbitzu publikoa eskaintzen die euskal herritar guztiei.

Ararteko erakundearen eginkizun nagusia da herritarrak arretaz hartzea, administrazioaren jarduera oker edo legez kontrakoen kontra egiten dituzten kexei dagokienez, eta kexok prozedura jakin baten arabera bideratzea: kexa eragin duen administrazioari bere jokaeraren berri emateko eskatzen zaio. Legerian ezarritakoa aintzat hartuta, kexa sortarazi duen jarduera okerra dela erabakitzen bada, Arartekoak ebazpen bat ematen du eta jarduera oker hori alda dezala gomendatzen dio administrazio arduradunari. Ebazpen horiek web gune honetan argitaratzen dira.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

gazte taldea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz