Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Tituluen homologazioa : Ikasketa ez unibertsitarioak

ESKAKIZUNAK:

  • Egindako ikasketek balio ofiziala izan behar dabe jatorriko herrialdeko hezkuntza sisteman.
  • Espainian kokatutako atzerriko zentro batean egin badira, zentru hori behar dan moduan baimenduta egon behar da.
  • Tituluak benetan burututako ikasketa baztuen agiria izan behar da, hezkuntza sistemaren araberakoa. Ez dira onartuko homologazio bidez, baliokidetzaz edo maila-proba bidez onartutako tituluak, legezko salbuespenak salbu.
  • Ikasketen baliokidetasuna espainiar sistemako tituluagaz: maila akademikoa, iraupena eta edukinak.
  • Titulua lortzeko ikasketak guztiz errotuta egon beharko dira espainiar hezkuntza sisteman.
  • Ikasturtea guztiz gaindituta egon behar da.
  • Eskaleak ezin izango dau titulua edo ikasketak gure hezkuntza sisteman eginda euki.
  • Atzerrian amitutako ikasketak espainiar hezkuntza sistema hasi izanez gero, DBH edo Batxilergo Graduatu titulua jasoko da, ikasketak amaitzeko ikasturte jarraiak osorik amaitu badira.

EZ DIRA ONARTUKO:

  • Arauditik at dagozan atzerritar zentruetan lortutako titulu edo ikasketak.
  • Balio akademiko ofizialik ez daben ikasketak lortzera bideratzen daben instituzio edo zentruetan egindako ikasketa edo tituluak.
  • Gradu akademikorik osatzen ez daben eta hezkuntza sistemaren parte ez diren titulu, diploma, agiri edo ikasketak.

ESKARIA:

  • Eskabide orria bete (esteken artean lortu daikezu)
  • Aurkeztu:
    • Hezkuntza Ordezkaritzan
    • Estatuko Administrazio Orokorraren parte diren edo mende dagozan edozein erregistrorako administrazio organoetan.
    • Posta bulegoetan
    • Espainiak atzerrian daukazan ordezkaritza diplomatiko edo bulego kontsularretan.
    • Autonomia Erkidegoetako administrazioen erregistroetan.
    • Administrazio lokala osatzen daben erregistroeran, aldez aurreko akordiorik izatekotan.

DOCUMENTAZINOA:

  • Eskalearen nazionalitatea adierazten dauan agiria.
  • Homologazioa eskatzen dan titulu edo diploma ofiziala.
  • Burututako ikasturteen zertifikazio agiri ofiziala.
  • Tasen ordainagiria.

TASAK 2013:

Musika, Dantza edo Arte Dramatikoko Goi Mailako Titulua
94,70 €
Batxilergoa, Lanbide Heziketako Goi-mailako teknikaria, Arte plastiko eta diseinuko Goi-mailako teknikaria, Kiroleko Goi-mailako teknikaria edo Musika edo Dantza Titulu profesionala
47,35 €
Lanbide Heziketako teknikaria, Arte plastiko eta diseinuko teknikaria, Kiroleko teknikaria
47,35 €
Ondasun kulturalen Kontserbazio eta birgaitzea, Beira goi-titulua, Zeramika goi-titulua eta Diseinu titulua.
47,35 €
Maila ez unibertsitarioko ikastaro edo moduluak
23,67 €
DBHn graduatua
0€

DOCUMENTAZINO OSAGARRIA:

  • Atzerrian egindako ikasketak baino lehen espainiar sisteman ikasketak burutu izanez gero, zertifikazio agiri ofizial bat, eskolaratze-liburuaren kopia konpultsatua edo kalifikazio-liburuen kopia konpultsatua.
  • Lanbide Heziketa edo Erregimen Bereziko ikasketen kasuan:
    • Ikasketak burutu ahal izateko aldez aurretiko eskakizun akademikoak.
    • Ikasketa planaren iraupen ofiziala, guztizko ordu kopurua eta ikasgai bakoitzaren ordu kopurua.
    • Praktika aurre-profesionalak edo, egotekotan, lan esperientzia.

Fotokopia konpultsatua lortzeko, aurkeztu eizuz fotokopiak originalekaz batera eta Erregistroaren Bulegoan konpultsatuko deutsuez. Behin hori eginda, kopiak eskabideari alkartu eta originalak zuretzat izango dira.
Gogoratu dokumentuak ofizialak izan behar direla beti, zalantzak izanez gero, irakurri eizu dokumentu ofizialen inguruko artikulua.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Tramiteak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz