LEHENENGO INPRESINOAK GARRANTZIA DAUKA:
- Garaiz heltzea eta lasaitasuna. Itxaron non jezarri behar zaren adierazi arte, bestela, jarri zaitez beti ateari lepoa emonez.
- Itxura ona; enpresaren filosofiarekiko egokia dan janzkera erabili eta profesional moduan emon nahi dozun itxuragaz bat datorrena. Garrantzitsua sentiarazten zaituen jantzia aukeratu, baina inoiz ez zara mozorrotuta moduan sentitu behar.
- Emon eiozu eskua konfiantzaz eta irribarre eginez, beti adeitasunez agurtuz.
- Jezarri zaitez modu egokian, ez zaitez jausten itzi (interes eta errespetu faltaren adierazle) ezta aulkiaren ertzean jezarri ere (konfiantza faltaren adierazle).
- Ez zaitez jezarri agintzen deutsuen arte.
- Edariren bat eskainiz gero, onartu egin daikezu, baina inoz ere ez edari alkoholdunik.
ALKARRIZKETAREN GARAPENEAN:
- Ez eizu alkarrizketagilea hika edo "de tu" tratatu, holan eskatzen ez badeutsu behintzat.
- Entzun arreta andiz alkarrizketa egiten deutsunari, bilatzen dauan profilaren gakoak emongo deutsuz.
- Berba egiterakoan, hizkera egokia eta begirunezkoa erabili, zu zeu izateari itzi barik, ahalik eta erosoen sentitzen saiatu zaitez.
- Ez zaitez berbalapikoa izan, ez moztu ezta guztiz isilik geratu ere.
- Zure buruarenganako konfiantza isladatu eizu, zintzotasuna. Irribarre egizu!
- Jarrera egokia mantendu eizu, ez zaitez lar hurbildu ezta ukondoak mahaian jarri ere.
- Alkarrizketaren amaieran esker onekoa izan zaitez.
ZURE ERANTZUNAK:
Argitasunez eta labur erantzun
Erantzunak ondo pentsatu, baina ez denbora lar hartu erantzuteko
Egia esan eizu beti
Zuri buruz galdetuz gero, erantzunak eremu profesionalera eroan.
Ez erantzun ihes eginez ezta monosilaboak erabiliz
Lanarekiko prestutasuna erakutsi, baina ez ibili erreguka
Ez ibili gaizkiesaka lan egin dozun beste enpresei buruz
Ez ukatu galderei erantzuterik.
Enpresa batzuek teknika bortitzak erabiltzen dabez hautagaien mugak ezagutu nahian. Zure intimitatean sartzen diren galderei ez erantzuteko eskubidea saukazu, lanari eragiten ez deutsien kasuetan. Edukazino onean erantzun "nire lan jarduerari eragiten deutsen galderei erantzuteko prest nago".
Galderak egiteak interesa erakusten dau: lanpostua hobetzeko aukerez, enpresaz, lanpostuaz...