Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

Etxepare Euskal Institutuak euskal hizkuntza eta kultura irakurleak hautatzen dauz 5 unibertsitate..

EHAA - 2017/06/01 - Lana

Irakurleak, Errusia, AEB, Frantzia eta Txilera. Epea: 2017/06/05ko.

Baldintzak:

* Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako: Filologia ikasketaren bat, Itzulpengintza edo Interpretaziozko ikasketaren bat izatea; irakaskuntza eskarmentua izatea eta 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) eta 4 HE dituztenak lehenetsiko dira.

* Los Angeleseko UCLA Unibertsitaterako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta Ingeleseko C2 maila izatea. Ingeles mailari dagokionez, maila hori frogatzeko titulu ofizialik ez dutenek ere deialdira aurkezteko aukera dute. Hautagai guztiek, ingeles maila frogatzeko tituluak dituztenek barne, kontuan izan beharko dute aurre hautatuen artean egonez gero, UCLA Unibertsitateak euren ingeles maila egiaztatu lezakeela bere baliabideekin. Horrela, unibertsitateari hautagai baten ingeles maila ez dela nahikoa iruditzen bazaio, bazterturik gera daiteke. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dutenak ere.

* Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitaterako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta Frantseseko B2 maila izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dituztenak ere.

* Txileko Unibertsitatea eta Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateetarako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dutenak ere.

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz