Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

BANDABEAT.COM: EUSKAL TALDEAK LAST.FM FORMATUAN

Bizkaia.net - 2011/04/08 - Musika

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak euskara eta euskarazko eduki digitalak sustatzeko proposamen berria abiarazi dute

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak euskara eta euskarazko eduki digitalak sustatzeko proposamen berria abiarazi dute, bandabeat.com: euskal taldeak last.fm formatuan izenekoa
Banda Beat (www.bandabeat.com) sare sozial berria da, besteak ez bezalakoa. Euskara eta kultura edukiak modu berritzailean sustatzeko asmoz sortu da, betiere musika ardatz bezala hartuta.
Internauta gehienek Facebook, MySpace, Tuenti eta LinkedIn bezalako izenak ezagutzen dituzte, komunikazioaren paradigma berrienak direlako eta, azken batean, aukera mugagabeak eskaintzen dituzten komunikaziorako sareak sortzeko sistemak direlako.
Banda Beat (www.bandabeat.com) proposamen berriak MySpace eta Last.fm sareei arrakasta eman dioten printzipioak bereganatzen ditu nolabait, baina egokitu egin ditu euskara mundu osoan bultzatzeko eta Euskadiren mugaz haratago heltzeko.
+ BandaBeat:musikaren taupadak, euskara sustatzeko eredu berritzailea
BandaBeat izenak badu sare sozial honen espirituarekin zerikusirik. Gazteei zuzendutako sarea da, hau da, musika bizi duten baina musikatatik bizi ez diren taldeen erreferentziako sarea izan nahi du.
BandaBeat.com-ek musika “taupadak” eskaintzen ditu ingelesez -sarea unibertsala izatea lortu nahi delako- baina, berrikuntza moduan, euskara sustatzeko metodo bat ere eskaintzen du: euskaraz ez dauden edukiak ere onartzea, baina erabiltzaileari euskarazkoak proposatzea beti.
BandaBeat.com-ek protagonismo berezia du, euskaraz abesten duten taldeak bakarrik onartu beharrean sistema horrek beste edozein hizkuntzatan abesten dutenak ere onartzen dituelako. Sistemak antzeko beste talde batzuk proposatuko dizkio erabiltzaileari -last.fm-ek bezalaxe- baina proposamenen artean leku berezia izango dute euskaraz abesten dutenek. Horrela, BandaBeat-eko musika atsegin izanez gero, munduko edozein erabiltzaileek edozein tokitan jasoko ditu euskaraz abesten duten taldeen proposamenak.
+ Sariek eta lehiaketek sarea dinamizatuko dute
Sarearen sustatzaileek, Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak, musika lehiaketak antolatuko dituzte eta sariak emango dituzte sare sozial hau dinamizatzeko. Banden Lehia da horren adibide argia, aurrerantzean BandaBeat-ek antolatu eta sustatuko duelako musika lehiaketa hori.
Sariak ez dira beti diruzkoak izango; beste hauek ere izango dira: kontzertu ahaztezinak ematea, talde irabazleen musika irratian entzutea, diska bat grabatzea estudio profesionaletan, eta abar.
+ Banden Lehia:musika lehiaketak talde amateurrentzat
Banda Beat-en jatorria Banden Lehia izeneko musika lehiaketak dira. 2009. urtean egin zen lehenengo lehiaketa, eta 2010ean bigarrena. Arrakasta handia izan zuten bi lehiaketek. Lehiaketa bakoitzak iraun zuen hilabetean, lehiaketarn web orriak 20.000 bisitatik gora izan zituen, 50 taldek baino gehiagok eman zuten izena eta 150 abestitik gora errefistratu ziren.
Bi lehiaketen xedea talde amateurrak bultzatzea izan zen, eta bi fasetan antolatu ziren. Lehenengo fasea Internet bidezkoa izan zen; taldeak lehiaketaren web orrian erregistratu behar ziren eta abestiak kargatu, gero erabiltzaileek puntuak eman behar zizkieten gehien gustatzen zitzaizkien abestiei. Puntu gehien lortu zuten lau taldeak finalerako sailkatu ziren. Bigarren fasea zuzeneko kontzertu bat ematea izan zen; taldeek orduan erakutsi behar zituzten bere gaitasunak entzuleen aurrean. Finalistei Apple-n iPod bana eman zitzaien, eta talde irabazleek 2.000 euroko txeke bana irabazi zuten.

Bandabeat

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz