Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

Plaza hutsak Euskadiko Auzolandegiak

GEB - 2017/06/15 - Deialdiak

Plaza hutsak daude Euskadiko auzolandegietan. Eskaera egiteko 945.01.95.36 eta 945.01.95.01 telefonoetara dei daiteke.

Plazak non:

Araban plaza hutsak daude Agurainen, Pedroko hezegunea berreskuratzeko, uztailaren 17tik 31era. Arraia-Maeztun, San Ildefonso asfaltoen fabrikaren indusketa arkeologikoan parte hartzeko aukera izango dute, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Bilarren, Arabako Errioxan, galtzada bat berreskuratuko da uztailaren 17tik 31ra.
Bizkaian plaza hutsak daude Galdamesen, San Gines bidea egokitzeko, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Lekeition, parte har daiteke hirugarren adinekoentzako animazioan Uribarren Abaroa egoitzan, uztailaren 17tik 31ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Lemoan, memoria historikoari buruzko nazioarteko auzolandegia gauzatuko da: Gerra zibila Lemoatxen, uztailaren 17tik 31ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 14ra.
Gipuzkoan aukera dago Bergarako auzolandegian parte hartzeko, belaunaldi trukaketan Mizpirualde egoitzan, uztailaren 3tik 17ra. Azkenik, Tolosan, Uzturreko bainuak berreskuratuko dira, uztailaren 3tik 17ra eta 17tik 31ra.

Auzolandegiak

ESTEKA INTERESGARRIAK

Gazteaukera - Auzolandegiak

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz