Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

‘Sexualitatearen Koloreak’ gidaren aurkezpena

. - 2017/03/23 - Hezkuntza

‘Sexualitatearen Kolorea’ gida Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Bizkaiko Foru

Aldundiak duten lankidetza hitzarmen markoaren burutako proiektuetako bat da.

2016an zehar Aniztasuna lantzeko gida batek beharrezko izango lituzkeen gazte ikuspegiko osagaiak

identifikatu, eragileekin harremanetan ezarri eta gida errealitate bilakatzeko pausoak eman ziren.
Aniztasunaren kontzeptua LGTBI+ kolektibotik haratago doa. Zeharkako balore gisa txertatzeak
ezinbestean dakar dauden identitate, izaera eta orientazio eredu guztiak berdintasun egoera
batean eta onarpenaren ikuspegitik mahaigaineratzea.Hala ere, ezin daiteke alde batera utzi
historikoki LGTBI+ kolektiboak bizi duen eta oraindik ere bizi duen bereizketa egoera eta honek
LGTBI+ kolektiboko gazteen ongizatearengan duen efektua. Hezkuntzan Aniztasunaren balorea
zeharka txertatzeko oinarri teoriko eta praktikoak eskaintzen ditu gida honek, oinarri izan
dituelarik LGTBI+ gazte eta eragile desberdinekin izandako harremana diskurtsoaren
eraketarako.

Sexualitatearen koloreakgidaren aurkezpena

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz