Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

Bizkaia Goazen Gazteak, Gazteen Urtearen bila!

Bizkaia Goazen Gazteak - 2017/04/05 - Jendea | Lana | Enplegua | Aisia | Gizartea | BFA Laguntza eta Diru-Laguntzak | Deialdiak | Deialdia | Dirulaguntzak

Aurten Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du Bizkaia Goazen Gazteak proiektua, Bizkaiko gazteek sei esparrutan aukerak izan ditzaten: formazioa, enplegua, partaidetza, elkarlana, munduarekiko konexioa eta aisia. Guztira 69,6 milioi euroko inbertsioa egingo da foru sail guztiek bultzatuko dituzten 137 proiektuetan. Enpleguaren arloan, berariazko bi ekintza abiaraziko dira urrian: bata Bilbo eta Ibar Eskuinerako, eta bestea Ezkerralde eta Meatzalderako. Formazioan, 100 plaza eskainiko dira praktika akademikoak egiteko bai Aldundian bai foru egoitza nahiz zentroetan, baita graduatuentzako bekak ere nazioarteko erreferentziako zentroetan. Politika gazteengana hurbiltzeko, bi work kafe eta gazteentzako jai bat antolatuko dira. Jai horrek Bizkaia Summer Jaia du izena eta ekainaren 22an izango da Euskalduna Jauregian. Gainera, proiektu honek baditu beste hainbat ekimen: adingabeak egoitzetan hartzea, kenkariak errenta aitorpenean etxebizitza eskuratzeko aukera izateko, eta gazteen artean euskara eta kirola egitea sustatzea. Gazteen Urtea gertutik jarraitzeko: http://gazteak.bizkaia.eus/

Enpleguaren arloan, berariazko bi ekintza abiaraziko dira urrian: bata Bilbo eta Ibar Eskuinerako, eta bestea Ezkerralde eta Meatzalderako. Formazioan, 100 plaza eskainiko dira praktika akademikoak egiteko bai Aldundian bai foru egoitza nahiz zentroetan, baita graduatuentzako bekak ere nazioarteko erreferentziako zentroetan.

Politika gazteengana hurbiltzeko, bi work kafe eta gazteentzako jai bat antolatuko dira. Jai horrek Bizkaia Summer Jaia du izena eta ekainaren 22an izango da Euskalduna Jauregian.

Gainera, proiektu honek baditu beste hainbat ekimen: adingabeak egoitzetan hartzea, kenkariak errenta aitorpenean etxebizitza eskuratzeko aukera izateko, eta gazteen artean euskara eta kirola egitea sustatzea.

Gazteen Urtea gertutik jarraitzeko: http://gazteak.bizkaia.eus/

bizkaia goazen gazteak

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz