Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

Zu ere etorkizun handiko kirolaria izan zaitezke!

Bizkaiko Foru Aldundia - 2017/09/11 - Jendea | Aisia | Gizartea | Osasuna | Kirola

Etorkizun handiko kirolari izateko aukera dute 1996 eta 2002. urteen artean jaio eta lehen mailako lehiaketetan parte hartzea edo horietan emaitza onak edukitzea egiaztatzen dutenek. Bizkaiko etorkizun handiko kirolariek medikuntzako jarraipena, laguntza teknikoa, materiala eta aholkularitza akademikoa jasoko dituzte.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 2017-2018 urteetan Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta kirolari horiei laguntza emateko programaren araudia ezartzen duen Foru Dekretua onetsi du. Horrela foru erakundeak etorkizun handiko kirolari bizkaitarrak identifikatu nahi ditu, neskak eta mutilak, egunera arte lehiaketetan goi-maila lortu ez arren, horretarako gaitasuna erakusten dutenak.

Etorkizun handiko kirolaritzat jotako pertsonak programa honetan sartuko dira eta ondoren aipatzen diren onurak izango dituzte: medikuntzaren arloko jarraipena (kirol-medikuntzako azterketa, bihotzeko ekografia, analitika, kirolaren arloko medikuntzako kontsultak, orientazio dietetikoa); bere kirol teknikariarekin batera, kirolaria laguntzea, material eta euskarri teknikoak emanez kirol emaitzak hobetzeko; etengabeko formazioa, izaera praktikoduna, hileroko tailerren bidez; eta aholkularitza akademikoa prestakuntzako ibilbide guztietan eta goi mailako ikasketetara iristeko.

Etorkizun handiko kirolariaren izaera lortu ahal izateko pertsona interesdunek eskabidea aurkeztu behar dute Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailean; eskabide horiek aurtengo irailaren 11tik 22ra arte aurkez daitezke. Eskatzaile guztiek kasuan kasuko Bizkaiko Lurralde Federazioak kudeatutako lizentzia eduki behar dute eta 1996 eta 2002. urteen artean jaiotakoak izango dira; dena dela, salbuespen gisa, urte horiek baino lehen edo ondoren jaiotako kirolariak sartu ahal izango dira, betiere kasuan kasuko Lurralde Federazioak behar bezala justifikatzen badu. Halaber, eskatzaileek kirol merezimenduak egiaztatu beharko dituzte, adibidez titulu ofiziala lortzeko edo mundu mailako txapelketa edo Joko Olinpikoetarako sailkatzeko balio duten nazioarte edo estatu mailako lehiaketetan esku hartzea, estatuko selekzioaren kontzentrazioetan parte hartzea, edo modalitate horretako Bizkaiko Lurralde Federazioak egiaztatuko dituen garrantzizko lehiaketetan parte hartzea.

Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkartearen pertsonal teknikoak eratuko duen Ebaluazio-Batzorde batek eskatzaileen kirol merezimenduak ebaluatuko ditu eta Batzorde horrek ezarriko du hautagaiak etorkizun handiko kirolariaren izaera lortu duela. Hautagaiak izaera hori lortzen badu 2018ko abenduaren 31ra arte mantenduko du.

Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuak etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta kirolari horiei laguntza emateko programan egon daitezkeen zalantzen arloko aholkularitza eskainiko du. Era berean, beharrezko informazio guztia www.bizkaia.eus/laguntzaileKirolak web orrian lor daiteke.

Zu ere izan ahal zara deportista promesa!

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz