Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

Summer Jaia-Social fest-a heldu da Euskalduna Jauregira!

Summer Jaia- Social Fest - 2017/06/22 - Aisia | Gizartea | Hitzaldiak eta Jardunaldiak

Bizkaia Summer Jaia - Social Fest sare sozialak eta aisialdia gai nagusitzat duen gazteentzako topaketa da. Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, datorren ekainaren 22an. Bertan, egun, YouTube, Blogosfera eta Instagram plataformetan eragin handia duten gazteak izango dira, guztion artean 20 milioi jarraitzaile zuzenak batzen dituztenak. Ekitaldiak 6 orduko iraupena izango du, ekainaren 22ren 18:00etatik 24:00etara, eta aldi berean hitzaldiak, ikuskizunak, musika eta kontzertuak izango dira, Euskalduna jauregiaren eremu berriaren erdiko pistan. Aurtengo lehenengo edizio honetan sarrera doakoa da eta horiek ekainaren 14tik aurrera webgunetik deskargatu ahal izango dira. Etorriko direnak jan eta edateko tokiaz, ikuskizunez eta ekimenez gozatuko dute, dena egun zoragarria pasatzeko asmoz. Beraz, gaztea bazara, interneteko edukia gustatzen bazaizu eta ondo pasatu nahi baduzu, apunta ezazu ekainaren 22a zure agendan! Ongi etorri Social Fest jaialdiaren lehenengo ediziora. Ongi etorri Bizkaia Summer Jaia topaketara.

Summer Jaia- Social Fest

ESTEKA INTERESGARRIAK

Informazio gehiago

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz