Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUk lurraldeko gazteentzako interesgarriak diren gaiei buruzko azterlanak egingo dituzte

Bizkaimedia - 2017/06/20 - Gizartea

Erakunde biek 2019. urtera arte sinatu duten lankidetza-hitzarmenak 82.800 euroko aurrekontua izango du.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, lurraldeko gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruzko azterlanak eta ikerketak egin eta ezagutarazteko. Hitzarmena hiru urterako izango da, 2019. urtearen amaierara arte, eta 82.800 euroko aurrekontua izango du (kopuru horretatik, Aldundiak 65.412 euro jarriko ditu).

Bizkaiko Foru Aldundiak 2017. urtea gazteen urtea deklaratzea erabaki du. Izan ere, Aldundiaren ustez, gazteria ezaugarri eta beharrizan bereziak dituen taldea da, eta, horregatik, beharrezkotzat jotzen da gaia ikuspuntu orokor batetik lantzea, gazteen bizitzako eremu guztiak elkarren artean lotuta: prestakuntza, lana, etxebizitza, nortasuna, hizkuntza, parte-hartzea, lurralde-oreka, gizarte-kohesioa eta -konpromisoa, garapen komunitarioa eta garapen iraunkorra, ingurumena eta mugikortasuna. Hori guztia dela eta, gai horiei buruzko azterlan eta ikerketen bidez, antzemandako beharrizanei erantzuten dieten gazteria arloko jarduketen plangintza egin ahal izango da.

Ildo horretan, EHUk baditu esperientzia handiko irakasleak eta ikertzaileak, bai eta azterlan eta ikerketa horiek egiteko material eta giza baliabide egokiak ere.

Horretaz gain, hitzarmenaren bidez urtean bi tailer egingo dira, egiten diren azterlanen emaitza nagusiak aurkeztu eta azaltzeko.

Bizkaia aretoa

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz