Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

Aldundiak 2 bekaren deialdia egin du, mahastizaintza eta enologiari buruzkoa eta animalien osasun laborategiko analisiari buruzkoa

Bizkaimedia - 2017/06/29 - Formakuntza

Beka jasotzen dutenek ezagutzak hobetu ahal izango dituzte Zallako Frutagintzako Estazioan eta Animalien Osasun Laborategian, biak ere Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren mendekoak. Lehenengo bekaren prestakuntza aldia hurrengo irailaren 1etik 2018ko apirilera arte izango da, eta bigarrenarena urtebetekoa izango da, irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra arte.

izkaiko Foru Aldundiak gaurko Gobernu Kontseiluaren bileran onartu du bi beken deialdia, bata mahastizaintza eta enologiari buruzkoa eta bestea animalien osasun laborategiko prestakuntza, esperimentazio eta analisiari buruzkoa, urtebeteko iraupenekoa. Horiei esker, bekadunek ezagutza teknikoak hobetuko dituzte Zallako Frutagintzako Estazioan eta Animalien Osasun Laborategian, biak ere Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren mendekoak.

Lehenengo bekarekin mahastizaintza ekoizpen errespetagarrienen teknikei buruzko ezagutzak handituko dituzte, baita txakolinaren enologia aurreratukoak eta Bizkaiko sagardo naturalarenak, eta horretarako, Zallako Frutagintza Estazioan garatzen diren lan-programetan lankidetzan arituko dira. Bekak jasotzeko eskaerak egin ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden pertsonek eta beka honen deialdiaren azken hiru urteetan honako ikasketak gauzatu dituztenek: Mahastizaintza eta ardogintza goi mailako gradua, Erdi mailako gradua oliba olioan eta ardoetan, Erdi mailako gradua nekazaritza ekologikoaren ekoizpenean, Erdi mailako gradua lorategi eta lorezaintzan, Goi mailako gradua baso kudeaketan eta ingurumenean edo Goi mailako gradua paisajismo eta landa ingurunean.

Bekaren hautapen prozesuan kontuan hartuko dira eskatzaileen espediente akademikoa, curriculum vitaea, eta euskara eta gainerako erkidegoko hizkuntzei buruzko ezagutzak, eskatzaile guztien artetik sei aukeratuko dira banakako elkarrizketarako.

Merezimendu horiek berberak kontuan hartuko dira animalien osasuneko laborategien prestakuntza, esperimentazio eta analisiaren beka ematerako orduan ere. Kasu horretan, beka jasotzen duen pertsonak analizatzeko Bengala Arrosa, Elisa eta Osagarrien finkapenari buruzko prestakuntza jasoko du, baita roboten funtzionamenduari buruzkoa, aplikazio informatikoena eta laborategiko automatizazio prozesuena eta serologia eta kalitate arloko beste laborategi batzuetan prestakuntza jaso ahal izango du beharbada, baita laborategiko aplikazio informatikoei buruzko ezagutzak ere.

Beka horren iraupena urtebetekoa izango da (irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra arte) eta EAEn erroldatutako pertsonek eta bekaren deialdiaren azken hiru urteetan honako ikasketak gauzatu dituztenek aurkeztu ahal izango dituzte eskariak: Azterketa eta kalitate kontroleko laborategiko goi mailako teknikaria, Ingurumeneko kimika teknikaria, Produktu farmazeutiko eta bioteknikoen fabrikazio teknikaria, ingurumen osasuneko teknikaria eta laborategi kliniko biomedikoko teknikaria.

KATEGORIA

Aurrekoa Hurrengoa

..

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz