Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

Shakira BECen izango dugu azaroaren 17an, nazioartean egingo duen EL DORADO izeneko biraren barruan

Bizkaimedia - 2017/06/29 - Kultura

Kolonbiako artista Barakaldora etorriko da Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzari esker. Sarrerak erosteko epe arrunta ekainaren 30ean irekiko da, goizeko 10:00etan.

Shakirak kontzertu bat eskainiko du azaroaren 17an Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) delakoan. El Dorado nazioarteko biraren barruan estatuan egingo duen lehenengo emanaldia izango da. Horrez gain, Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako hainbat hiritan egongo da.

Kolonbiako artistak munduan zehar egingo duen biraren datak iragarri ditu Imanol Pradalesek eta Gaby Salaverryk jakinarazi dutenean hamabi Grammy sarien irabazlea berriz ere BECera etorriko dela Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzari esker. Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak eta Last Tour-eko marketin zuzendariak musika-ekitaldiaren berri eman dute: "Kolonbiako artistak EL DORADO izeneko biran estatu barruan egingo dituen lau kontzertuetatik lehena izango da gurea" Eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzari esker gertatu da. Guns Roses taldearen kontzertua iragarri genuenean, azaldu genuen Aldundiak ez zuela ikuskizun horretan bakarrik parte hartuko, horrez gain beste ekitaldi batean parte hartzeko asmoa baitzuen, eta, hain zuzen ere, horixe da Shakirak BECen eskainiko duen kontzertua", azaldu du Pradalesek.

EL DORADO bira

Live Nation-ek ekoiztutako birak katalogoko arrakasta ugari izango ditu, eta azaroaren 8an hasiko da Kolonian, Alemania. Europa osoan eta Ameriketako Estatu Batuetan geldituko da, Parisko AccorHotels Arena eta New Yorkeko Madison Square Garden barne. Biraren Latinoamerikako etapa aurrerago iragarriko da.

"Eskerrik asko guztioi nire musika munduko hainbeste tokitan entzuteagatik. Berriz ere agertokira igo eta zuekin batera abesten egoteko gogo ikaragarriak ditut, zuei eta niri gehien gustatzen zaizkigun abestiak abesteko, alegia. Oso ondo pasatuko dugu! Oraintxe hasi da El Doradora joateko bidea!", Shakira.

Shakirak biraren berri eman du EL DORADO izeneko hamaikagarren albuma kaleratu eta gero, kaleratzerakoan markak hautsi zituena: 37 herrialdetako iTUnes-en #1 eta iTunes Latino delakoaren zerrendan lehen 10 postuetatik 5 lortu zituen. Bost aldiz platino izan zen albuma ere badu, dagoeneko masiboak diren honako hauekin, besteak beste: La Bicicleta, Chantaje, Me Enamoré eta Déjá vu. Gaur egun ‘’Top Latin Albums de Billboard’ zerrendako lehenengo postua dauka, eta zerrendako 1. posta duen seigarren lana du. Chantaje lana 16 aldiz izan da Diamante albuma, eta bideoa, gaur egun, 1.400 milioi aldiz baino gehiago ikusi da. Hori horrela, mundu osoan bilioi bat erreprodukziora arinen iritsi den #5 bideoa izatera iritsi da, eta badirudi laster karrera osoko bideorik ikusiena izango dela.

Sarreren salmenta

Aldez aurretik: 06/28an 10:00etan www.viber.com/es

06/29an 10:00etan livenation.es webgunean

Salmenta arrunta: 06/30ean 10:00etan livenation.es webgunean, ticketmaster sarean eta El Corte Inglésen.

Bilbo: ticketmaster sarean eta Kutxabanken

Shakira actuará el 17 de noviembre en el BEC

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz