Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

Txikienak irakurketara gerturatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak udako liburutegia jarri du martxan

Bizkaimedia - 2017/06/29 - Kultura

Uztailaren 28ra arte, Udako liburutegia jarri da Foru Jauregiaren eta Foru Liburutegiaren arteko inguruan, Bilboko Arbieto kalean. Astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30etara.

Aldundiaren inguruan, Udako Liburutegiak aukera bikaina eskaintzen dizkie familiei irakurketaz gozatzeko beste era bateko inguru batean. Liburuak eta bestelako material batzuk eskaintzeaz gainera, irakurketa sustatzeko jarduerak egingo dira, euskaraz zein gaztelaniaz (tailerrak, jolasak, ipuin-kontalariak...).

Ekimen hau kalean gauzatzen da, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), uztailaren 28ra arte. Ekimenaren ordutegia hau da: 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era, Foru Jauregiaren eta Foru Liburutegiaren artean dagoen espazioan.

Edonor joan daiteke udako liburutegira (umeek beti egon beharko dute heldu batekin).

Udako Liburutegi

ESTEKA INTERESGARRIAK

Foru Liburutegia

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz