Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

BERRIAK

Aldundiak jaietako eraso sexisten kontrako ‘Beldur Barik’ programaren kanpaina bultzatzen du

Bizkaimedia - 2017/06/29 - Jendea

Emakundek jaietan begirunea eta berdintasuna nagusi izatearen aldeko materiala bidaliko die udalei • Honako hauek banatu ditu: kartel bat, pegatina bat herritarrek soinean jartzeko eta beste bat ostalaritzako lokaletarako, dendetarako eta txosnetarako

Bizkaiko Foru Aldundiak jaietako eraso sexisten kontrako ‘Beldur Barik’ programaren kanpaina bultzatzen du; horretarako, begirunearekin eta berdintasuna kontuan hartuz jokatzearen aldeko materiala zabaltzen ari da.

Bizkaiko Foru Aldundia, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bidez, lanean ari da beste bi foru aldundiekin eta EUDELekin Emakundek sustatzen duen indarkeria sexistaren kontrako ‘Beldur Barik’ programan.

Jaietan eraso sexistak gertatzeko arriskua herritar guztien kezka da, eta erakundeena ere bai, batez ere udalena, hurbilenekoak dira eta. Hori dela eta, Beldur Barik programaz baliatuz jai-esparruetan, gainerako tokietan bezala, begirunea, berdintasuna eta autonomia oinarrizko jokabideak izatea lortzeko materialak ipini dira udalen esku.

Hauexek dira materialak: kartela, udalaren logoa ipintzeko tokia daukana; pegatina bat jaitokietan banatzeko eta beste bat ostalaritzako lokaletarako, dendetarako eta txosnetarako, playlist bat daukana. Materialak helbide honetatik deskargatu daitezke:

www.emakunde.euskadi.eus/sensibilizacion/-/informacion/campanas/#jaietanbb

Udalei proposatzen zaien sentsibilizazio-ekintza puntual hau urrats txikia da, baina baliteke berari esker Beldur Barik Gunearen esparruan esperientzia arrakastatsuak burutu ahal izatea eta, gazteekin lan eginez, jaietan eta aisialdian gertatzen diren eraso sexualen kontrako erantzunak, banakakoak zein kolektiboak, prestatu, antolatu eta aplikatu ahal izatea. Izan ere, udal batzuk urte osoan ari dira lanean Beldur Barik Gunean. Iaz, guztira 39 udalerri aritu ziren Beldur Barik Gunea ekimenean.

Kanpaina bultzatzen duten erakundeek gizartean denok berdinak izatearen alde eta herritar guztion eskubideak errespetatzearen alde lan egitea sustatzen dute; jaietan ere modu berean jokatu behar da. Ez alkohola, ez jai-giroa ez dira aitzakiak emakumeen eta gizonen arteko harremanak, eta neska eta mutilen artekoak, berdintasunezkoak eta begirunezkoak ez izateko, ez eta emakumeak sexu-objektu modura erabiltzeko, ez emakumeak toki eta ordu jakin batzuetan beldurtuta ibili behar izateko ere. Beraz, erakundeek nahi dute jaietan begirunea nagusi izatea eta erasorik ez gertatzea, eta are gehiago, erasoen aldeko jokabiderik ere ez izatea. Begirunea, berdintasuna eta autonomia aintzat hartu eta modu aktiboan jo behar da emakumeei begirunerik ez dietenen keinu fisikoen eta hitzezko erasoen kontra.

KATEGORIA

Aurrekoa Hurrengoa

Beldur Barik

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz