Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Zalla Gaztea

Honakoan zaude:

  ZURETZAT, GAZTE!

   ZALLAKO GAZTE KARNETA

Zallako Gazte Karneta 2015 martxan dago. 1990 eta 2001 urteen artean jaio bazara, biak barne, dagoeneko pasa zaitezke ateratzera edo berritzera. Zallako Gazte Karneta Zallako gazteentzako karneta da. Izatekotan, abantailak eta deskontuak izango dituzu erosketetan, aisialdian, kirolan, etabar. Oso erraza eta samurra da. Doako txartel honekin dauzkazun abantailak oraindik ez badakizkizu, jarraitu irakurtzen...

Zalla zineantzokian 5 txartel dohainik edukiko dituzu, deskontuak kiroldegian... Gainera, Zallako hainbat komertziotan ere deskontuak izango dituzu, arropa dendatan, kirol dendatan, liburudendatan, hagin klinikatan, masajistatan, bidai agentziatan, etab... Ez daukazu aitzakiarik ez ateratzeko! Argazki bat eta posta elektronikoa besterik ez diguzu eman behar. Bertan astero jasoko duzu Zallako agenda, lan eskaintzak eta gazteen intereseko bestelako gauzak. Behin karneta edukita... kontu guztiak abantailak izango dira!

Karneta urtarrilean jarriko da martxan eta urtebeteko indarraldia izango du; baina abenduaren 22tik atera ahal izango duzu. Beraz, badakizue, txartela baduzue eta ez badituzue 2015an 26 urte betetzen, txartela berritu behar duzue. Eta 2015an gutxienez 14 urte izango eta txartela ez duzuenok Gazte Zentrora edota HAZra joan zaitezte txartela lortzeko.


www.zalla.org
946391396
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz