Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik 14, logoa
  • Twitter ikonoa
  • Youtube
  • https://www.facebook.com/BizkaiaGazteak/?fref=ts
  • RSS

Honakoan zaude:

Itzuli

  PRESTIK 14

   TAILERRAK

Tailerrak PRESTIK 2014 : Prestakuntza-orientabidea

Antzerki-eztabaida-gunea: Zalantza Dantza. Zer ikasi? (Batxilergorako)

Ordubetez partaideek antzerki-eztabaida-gunearen tekniketan oinarritutako esperientzia biziko dute. Hala, dinamika desberdinak erabiliz, landu beharreko gaia (kasu honetan, etorkizunean zer ikasi erabakitzea) identifikatuko da eta antzerki-ekintza desberdinak garatzen dira. Erabakitzeko orduan azaltzen diren gatazkak antzeztuko dira. Gatazka bakoitzaren aurrean, konponbideak bilatu eta antzerki-ekintzetan sartuko dira. Partaideak antzerki-egoeren gidailari bihurtzen dira. Eta horiek berak dira, hain zuzen ere, bizitzen ari diren egoerak. Antzeztean ikasleek egungo ingurunea ikuspegiarekin ikustea sustatzen dugu eta, hala, errazagoa izango zaie beren etorkizun akademikoari aurre egiteko orduan, erabaki egokiagoak hartzea.


MONDRAGON UNIBERTSITATEAK ESKAINITAKO TAILERRAK




Azaroak 25, asteartea


10:30 - 11:30


Diseina itzazu material arinekin eraikuntza solidoak


4 pertsonatako taldeetan, estrukturen teoria eta materialen erresistentzia landuko da. Material oso arinekin pisua jasateko estrukturak eraikitzen saiatuko dira.

Hizkuntza: euskara.

Batxilergoko ikasleei zuzendutako tailerra izango da.

Gehienez 20 ikasle

12:00 - 13:00



Ausar zaitez: EKIN.


60 minutuko iraupena izango duen tailer baten bitartez, pertsona talde bat dinamizatuko dugu, ekintzailetzara hurbiltzeko helburuarekin eta hau, uste dena baino errazagoa dela ikus araziz. Erreminta grafikoa erabiliko dugu kontzeptuak argi, erraz eta era dibertigarriago batetan transmititu ahal izateko. Ekintzailetzaren oinarriak azalduko ditugu (oinarrizko eta beharrezko hiru kontzeptuak eta eman beharreko lehenengo pausoak) eta geure anekdota propioak ere kontatuko ditugu.

Hizkuntza: gaztelania

Ekintzailetza gustoko duten, negozio ideiak dituzten, talde lanean aritu eta proiektuak partekatzea gustatzen zaien batxilergoan dauden ikasleei zuzendutako tailerra.

Gehienez 20 ikasle

13:00 - 14:00



Diseina itzazu material arinekin eraikuntza solidoak


4 pertsonatako taldeetan, estrukturen teoria eta materialen erresistentzia landuko da. Material oso arinekin pisua jasateko estrukturak eraikitzen saiatuko dira.

Hizkuntza: euskara

Batxilergoko ikasleei zuzendutako tailerra izango da.

Gehienez 20 ikasle

15:00 - 16:00



Ausar zaitez: EKIN.


60 minutuko iraupena izango duen tailer baten bitartez, pertsona talde bat dinamizatuko dugu, ekintzailetzara hurbiltzeko helburuarekin eta hau, uste dena baino errazagoa dela ikus araziz. Erreminta grafikoa erabiliko dugu kontzeptuak argi, erraz eta era dibertigarriago batetan transmititu ahal izateko. Ekintzailetzaren oinarriak azalduko ditugu (oinarrizko eta beharrezko hiru kontzeptuak eta eman beharreko lehenengo pausoak) eta geure anekdota propioak ere kontatuko ditugu.

Hizkuntza: gaztelania

Ekintzailetza gustoko duten, negozio ideiak dituzten, talde lanean aritu eta proiektuak partekatzea gustatzen zaien batxilergoan dauden ikasleei zuzendutako tailerra.

Gehienez 20 ikasle

16:30 - 17:30



Ikasleen proiektuen aurkezpena: ikus entzunezko komunikazioa


Ikus-entzunezko komunikazioko graduan eginiko proiektuak (Telebistarako albistegiak, publizitate spotak, animazioko lanak, film laburrak...) aurkeztuko dira. Aurkezpenak bideoaren bidez egingo dira, ikusi ondoren horien gainean elkarrizketak zabalduz, balizko ikasleek dituzten zalantzak, kezkak, galderak... argituz

Hizkuntza: euskara

Tailer hau ikus-entunezko gaien inguruan interesa dute 16 eta 20 urte bitarteko pertsona guztiei bideratuta dago.

18:00 - 19:00



Tailer esperimental baten prozesu sortzailea


Basque Culinary Center-eko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduko 3. mailako ikasleek Tailer Esperimentaleko proiektuaren prozesu sortzailea aurkezten dute. Hiru egunetan zerbitzua emango duen pop-up jatetxe baten sorkuntzan datza. Ikasleak proiektuko diseinu guztiaren arduradunak dira: kontzeptua, menua, zerbitzua, kudeaketa, komunikazioa eta merkaturatzea. Ezagutu ezazu nola erabiltzen dituzten Design Thinking-aren teknikak zentzumen eta gastronomía esperientzia desberdina eskaintzeko.

Hizkuntza: gaztelania

Gastronomiaren eremua gustuko duten batxilergoan dauden ikasleei bideratutako tailerra.

Azaroak 26, asteazkena


10:30 - 11:30



Telefono mugikorraren audio anplifikadorea


Soinuaren inguruko kontzeptu orokorrak landuko dira eta anplifikazio beharra ere azalduko da. Fisikaren inguruko kontzeptuak ere landuko dira. Anplifikadorearen muntaia egin ondoren, funtzionamendu frogak egingo dituzte ikasleek.

Hizkuntza: euskara

Batxilergoko ikasleei zuzendutako tailerra

Gehienez, 12 ikasle

12:00 - 13:00



Ipuin digitalak


Tailer honetan, ipuin digitalen diseinu prozesuaz arituko gara. Ikasle taldea ezagutuz beraiei egokitzen zaien ipuin bat nola sortu dezakegun ikusiko dugu; gidoia, pertsonaien sorrera, avatarren diseinua, eta audio grabazioa besteak beste.

Hizkuntza: euskara

Tailer hau, hezkuntza eta IKTen uztarketan interesatuta dauden pertsona guztiei bideratuta dago.

Gehienez, 20 ikasle

15:00 - 16:00



Telefono mugikorraren audio anplifikadorea


Soinuaren inguruko kontzeptu orokorrak landuko dira eta anplifikazio beharra ere azalduko da. Fisikaren inguruko kontzeptuak ere landuko dira. Anplifikadorearen muntaia egin ondoren, funtzionamendu frogak egingo dituzte ikasleek.

Hizkuntza euskara

Batxilergoko ikasleei zuzendutako tailerra

Gehienez, 12 ikasle

18:00 - 19:00



Gastronomia eta Zientzia.


Zientzia Gastronomiaren aliatu bat da. Aparteko sukaldariek eta zientzialariek ahaleginak bateratzen dituzte sorrera harrigarriak eskaintzeko. Ikusi nola oinarri fisiko-kimikoak gastronomian ezarriz zaporeak indartzen diren, testura berriak sortzen diren, teknika berriak garatzen diren eta gonbidatuak bikain pasatzen duten.

Hizkuntza: gaztelania

Gastronomiaren eremua gustuko duten batxilergoan dauden ikasleei bideratutako tailerra

Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz