Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik 14, logoa
  • Twitter ikonoa
  • Youtube
  • https://www.facebook.com/BizkaiaGazteak/?fref=ts
  • RSS

Honakoan zaude:

Itzuli

  PRESTIK 14

   TAILERRAK

Tailerrak PRESTIK 2014 : Kultura ekintzailea

NEUK EGIN, NEUK JAN” TAILER-FOROA

Helburua: ekintzaileen kultura gazteen artean sustatzea, eta gazteek ekintzailetza arloa lan-aukera gisa baloratu ahal izatea.
Jasotzaileak: Bizkaiko gazte ekintzaileen lana eta berauen ekintzaile-esperientzia bertatik bertara ezagutu nahi duten pertsona guztiak.
Iraunaldia, guztira: 50 minutu.
Edukiera: 20 pertsonako talde itunduak.
Funtzionamendua:
Jarduera hau hiru zatitan bereizten da. Zati horiek ezberdinak dira, baina elkar osatzen dute:
1.- Azalpenak eta ikus-entzunezkoak emango diren tailerra; tailer horretan, ekintzailetza eta ‘coolhunting’ alorreko teknikak jorratuko ditugu, ekintzailetzaren arloko ideiak bilatzeko tresna gisa (10 minutu).
2.- Ekintzaileentzako PechaKucha foro berezia: orduro, foro bat egingo da PechaKucha formatuan. Foro horretan, bi ekintzailek beren esperientziak, hastapenak, eragozpenak, ilusioak eta abar aurkeztuko eta azalduko dituzte. Bertaratzen diren pertsonen elkarreragina gauzatzea da helburua, eta ekintzaileekin elkarrizketa irekia bideratzea. PechaKucha formatuak aurkezpen labur baina zehatzak, bisualak eta ikuslearentzako entretenigarriak egiteko aukera ematen du (30 minutu).
3.- Ekintzaileen lana erakusteko gunea; gune horretan, bertaratzen diren pertsonek ekintzaileekin jardun ahal izango dute, elkarreraginean, zuzen-zuzenean, eta haien eguneroko lanaz jabetuko dira (10 minutu).

Mapeatu zure negozio-ideia LEAN CANVASekin tailerra

Negozio-ideia duen gazteak stand honetara hurbiltzeko aukera izango du eta ordubetez negozioen aholkulari batekin kontsultatu ahal izango du. Lean-Canvas mihisearen metodologiaren bitartez tailerra amaitutakoan mapa argi bat izango du, bere negozio-eredua osatzen duten puntu nagusiekin.

Izena eman

Ideia bat baduzu, jarri abian. Ekintzailetan hasteko tailerra

Negozio-ideia eta ekiteko gogoa duten gazteek 90 minutuko hitzaldia jasoko dute. Oso praktikoa izango da eta negozioa abian jartzeko orduan oinarrizko alderdiak landuko dira:

  • Nola muntatu zure lehenengo salmenta-negozioa Ebay eta Amazonen?
  • Nola finantzatu zure proiektua Crowfundingen?
  • Gerrilla-marketinga, saldu behar da.
  • Nerabeek Estatu Batuetan, Erresuma Batuan eta Euskadin sortutako enpresen kasuak.
  • Cowork-a, ekintzaile-jarduera sustatzeko esperientzia bezala.

OPEN LABS ikasgelak. Teknologia jardunean

Batxilergoko, Lanbide Heziketako edo unibertsitateko ikasleei zuzendua dago, oso esparru desberdinetan, hala nola diseinuan, arkitekturan, industria-ekoizpenean eta osasunean, aukera berriak sortzen ari diren teknologiei buruz gehiago jakin nahi dutenei. 3D inprimagailuak, nola funtzionatzen duten eta objektu inprimagarri bat nola diseinatzen den; Kinect One delakoaren moduko sentsore berriak zer ekarpen egiten duten; zer egin dezakedan Arduino delakoarekin eta nola programatzen den; edo zer duten Oculus Rift betaurrekoek, Facebookek haiengatik 2.500 milioi dolar ordaintzeko, oraindik prototipo hutsa izanda.

90 minutuko tailerrak

Lau txanda egunean: 10.30ean, 12.30ean, 16.00etan eta 17:30ean.

Azaroaren 25ean eta 26an.

Zer egingo dugu tailer bakoitzean?

Start up Academy

Negozio-ideiak dituzten pertsonentzat, gehienez 25. Euskadiko startupen CEO izenekoen 3 aholkulari eta 20 adituren eskutik esperientzia ekintzaile paregabea bizitzeko aukera izango dute Egun eta erdiaz taldean lan egingo dute. 30/60 minutuko hamar tailer tematiko aditu izango dira, enpresa-proiektu batean eragiten duten alderdi guztiak errepasatzeko.

Negozio-plan txikiekin amaituko dute eta epaimahai zorrotzaren aurrean azaldu ere bai. Talde sarituak laguntza desberdinak izango ditu enpresa-proiektua landu eta enpresa bera abian jartzeko.

Informazio gehiago

DESIGN THINKING TAILERRA

Jardueraren deskribapena:Design thinking talde lanean oinarritutako berrikuntzarako metodologia bat da eta enpatiaz behatu, inspiratu, mila idea sortu, bat aukeratu, prototipoak egin, merkaturatu eta mundua aldatzean datza.

Nori zuzendua: ekintzaile izan nahi duten edo ideia ekintzaileak sortzeko esperientzia bat bizi nahi duten gazteak

Iraupena:90 minutu

Parte-hartzaile kopurua: 20 pertsona

Noren eskutik: Bilbao Ekintza

ELEVATOR-PITCH LEHIAKETA

Informazio gehiago

Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz