Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik 14, logoa
  • Twitter ikonoa
  • Youtube
  • https://www.facebook.com/BizkaiaGazteak/?fref=ts
  • RSS

Honakoan zaude:

Itzuli

  PRESTIK 14

   ENPLEGUA

Enplegua PRESTIK 2014 : Enplegua

STAND-EREMUA

  • ENPLEGU-BILAKETA: ENPLEGUKO WEB ATARIAK: Lan-eskaintzak bilatzeko eta horietan izena emateko web-atari nagusiak aurkituko dituzu. Aipatutako enpresetako aholkulariak azokan izango dira eta beren enplegu-bilaketarako baliagarriei etekinik handiena ateratzeko aholkuak emango dizkizute.
    • INFOJOBS
    • Azaroaren 25-(e)an, 13:00-etan, InfoJobsek Nuevas tendencias de empleo: networking, móvil, 2.0 y más izeneko hitzaldia eskainiko du. Halaber, stand bat izango dute, eta bertan, enplegua bilatzeko garaian kontaktu-sare on bat izateak zer-nolako garrantzia duen azalduko diete bertaratutakoei.

    • INFOEMPLEO
  • SARE PROFESIONALAK: Aipatutako enpresetako aholkulariak azokan izango dira eta beren enplegu-bilaketarako baliagarriei etekinik handiena ateratzeko aholkuak emango dizkizute: haien sarean profila sortzea, networking egitea, zeure marka pertsonala sortzea, zure CVa sartzea, lan- eta lanbide-aukerak bilatzea, eta abar.
    • TYBA
    • "Tyba mundu-mailan gazteak biltzeko prozesua modu berri batean irudikatzen duen plataforma bat da: hautagai onenak eta munduko startup hoberenetako lan-aukera garrantzitsuenak lotzen ditu."

      ESLOGANA: Bilatu zure ametsetako lana

    • BASQUE PRO
    • "Bilbao Metropoli-30 Elkarteak bultzatu du BasquePRO Elkargoak izeneko ekimena, elkargo profesionalen sare bat sortzeko. Elkargo profesional horiek Euskal Autonomia Erkidegoan elkargokide egin diren 50.000 profesional inguru ordezkatzen dituzte, denen interesekoak diren proiektuetan elkarrekin lan egiteko, profesionalei beren bizitza profesionaleko ziklo osoan laguntze aldera.

      Prestik Azokan, elkargoetako ordezkariek informazioa emango dute elkargoetan eskuragarri dauden enplegu-poltsei buruz, bai eta enplegua bilatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko elkargokideei eskaintzen dizkieten tresnei eta laguntzei buruz ere.

      BasquePRO Elkargoaren standean dauden elkargoak

  • LANBIDE - EURES SAREA STANDA: enplegua Europan eta euskal enplegu-zerbitzuan. Enplegua Europan, LANBIDE euskal enplegu-zerbitzuko EURES europar sareak eskainia. Europako hainbat herrialdetako enplegu-aholkulariek enplegu-bilaketari eta beren herrialdeetako bizimoduari buruzko informazio pertsonala eskainiko dute.

Parte hartuko duten herialdeak: Alemania, Repubica Checa, Fracia,Holanda,Dinamarca, Belgika eta Polonia

LANBIDE-ORIENTABIDERAKO MAHAIAK

Banakako kontsultak egiteko mahaiak aurkituko dituzu. Bizkaiko hainbat erakundetako orientatzaile adituek banaka aholkatuko zaituzte lan-munduan txertatzeari buruzko zalantza edo galderarik planteatzekotan: lan-irteerak, gehien eskatutako gaitasun profesionalak, enplegu-bilaketarako teknikak; CV, aukeraketa-elkarrizketa, norberaren hautagaitza, bekak, lan-kontratuak, oinarrizko lan-eskubideak, etc.

Mas información

TAILERRAK

  • Tailer irekia: Imajina ezazu zure lan-etorkizuna (batxilergorako)

20 minutuz, mezudun taulen eta bideoen bitartez etorkizun hurbileko lanbide eta prestakuntza garrantzitsuenei buruzko informazioa emango zaie ikasleei, bai eta enpresak langile gazte bati zer eskatuko dion, etorkizunean lana nola bilatuko den eta zer bidetik. Lantegiari 10 minutuko dinamika-lehiaketa batekin emango zaio amaiera: Nola imajinatzen duzu zure lan-etorkizuna?, Lego-piezekin egindako eraikuntzen bitartez.

  • Tailer irekia: Profesionaltasunak ez du adinik (lanbide-heziketa eta unibertsitaterako)

20 minutuz, mezudun taulak eta bideoak erakutsiko zaizkie parte-hartzaile gazteei, lana modu berritzaile, eraginkor eta, gazteak izan arren, profesional batez bilatzen ikas dezaten (nola erakutsi nire gaitasunak, nire talentuak, interneteko marka pertsonala...). Lantegiari 10 minutuko Marka zuria ala marka-liderra al zara? izeneko dinamika-lehiaketak emango dio amaiera eta, bertan, gazte bakoitzak bere marka sortuko du kutxa batean, sormena erabiliz.

BIDEO-IRAGARKIEN EREMUA

Gaur zu zara protagonista Konta ezazu Prestik-en zeren bila zabiltzan: Azokako bisitariak protagonista izango zarete grabaketa informal horietan. Parte hartu nahi duten pertsonek beren bizitzako testigantzak kontatuko dituzte, zer bilatzen duten azokan, zer aurkitu duten, zer den gehien gustatu zaiena, ekintzaileak diren, e.a. Bideook ekitaldiko sare sozialetara igoko dira momentuan.

ZUZENEKO ELKARRIZKETEN EREMUA - LAN POLTSA

Web-gune horretan lan-poltsa aurkituko duzu. Izena ematen baduzu, (izena emateko formulariora joan) eta lehen hautaketa gainditzen baduzu, amaierako elkarrizketa batera deituko zaitugu azoka-egunetan.

LIBURU-DENDA BEREZITUA - ELKAR

Eremu guztiak zeharkatzen dituen ekintza, azokako gaiekin (prestakuntza, enplegagarritasuna, ekintzailetza, enpresa-kudeaketa) zerikusia duten liburuak erakutsi eta saltzeko.

Bibliografia

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz