Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik 14, logoa
  • Twitter ikonoa
  • Youtube
  • https://www.facebook.com/BizkaiaGazteak/?fref=ts
  • RSS

Honakoan zaude:

Itzuli

  PRESTIK 14

   INFORMAZIOA

PRESTIK2014 : Gomendioak

IKASTEN EDO LAN BILA ARI DIREN GAZTEENTZAT

Ikasten bazabiltza, edo ikasketak amaitu ondoren lanerako aukeren bila bazabiltza, edo zure lanbide-etorkizuna bideratzeko argibideak nahi badituzu, zatoz Prestik azokara azaroaren 25 eta 26an. Bertan zain edukiko dituzu prestakuntzaren, enpleguaren eta ekintzailetzaren alorretan Bizkaian nagusi diren erakundeak, zure lanbide-garapenerako azken albisteen eta laguntza guztien berri emateko. Jarraian, zenbait jarraibide emango dizkizugu, Prestik azokan egingo duzun bisitaldia ahalik eta ondoen planifikatu eta balia dezazun.

AZOKARA JOAN BAINO LEHEN: PLANIFIKATU ASISTENTZIA

Komenigarria da zure lanerako helburuei eta xedeei buruzko gogoetak egitea. Halaber, zure gaitasuna eta ahalmena aztertu behar duzu. Berrikusi Erakustokiak. Erakunde partaideak atalean azokaren plano orokorra: aukeratu bisitatu nahiago dituzun enpresak/erakundeak, eta denbora aurreztuko duzu.

FORMAZIOA, ENPLEGUA eta ENPRESA ABIAN JARTZEA ataletan jarduera guztiei buruzko informazioa aurkituko duzu. Aukeratu nahiago dituzunak bisita ondo antolatua izateko.

Begiratu LAN ESKAINTZAK. Aurkitu lana atalean. Azokan bertan aukeraketa prozesua egingo duten enpresen lan eskaintzak jarriko ditugu zure esku. Zure curriculum vitae-a on-line aurkez dezakezu, eta gehien interesatzen zaizkizun lan eskaintzetarako izena eman. Azokaren aurretik, hautagaien lehenengo aukeraketa egingo da. Azokaren bi egunetan, jarriko diren kabinetan enpresa guztiek etenik gabe, lan elkarrizketak egingo dizkiete hautagai finalistei. Azoka amaitutakoan, hautapen prozesuak itxi, eta aukeratutako pertsonak kontratatuko dira.

Begiratu jardunaldi teknologikoen egitaraua TAILERRAK eta HITZALDIAK ataletan, eta eman izena lehenbailehen interesgarrienak iruditzen zaizkizun horietan; tailerrak, hitzaldiak, mahai-inguruak, enpresen aurkezpena dituzu. Doakoak dira guztiak, baina plaza mugatuak dira.

AZOKAN ZAUDENEAN

Zatoz harrera-lekuan aurkituko duzun informazio-erakusmahaira. Bertan honako zerbitzu hauek eskainiko dizkizute:

  • INFORMAZIO LIBURUXKA: Har ezazu erakusmahaian aurkituko duzun informazio liburuxka. Azokaren plano orokorra, atalak eta erakustokietako erakundeak ezagutzeko baliagarria izango zaizu, baita programaturiko jarduera eta hitzaldi guztiak ere.
  • JARDUERETARAKO INSKRIPZIOA ETA SARRERAK: Ezinbestekoa da egiaztagiria eska dezazun, izena emanda zauden jardueretan parte hartzeko, edo une horretan eman beharko duzu izena (hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak, tailerrak, etab.).

Zatoz zure xedeko enpresen standetara; Enpleguari buruzko oraingo eta etorkizunerako informazioa profesional jakitunen eskutik jasotzeko aukera bakarra! Ez dituzu Bizkaiko beste inon, enplegua, formazioa eta ekintzailetza ordezkatzen dituzten erakundeak elkarrekin topatuko!

Lan orientazioari buruzko mahaietan zalantzak eta galderak argitu ahal izango dituzu. Orientatzaile profesionalek zuzenean erantzungo dizute.

Parte hartu antolatuko ditugun hitzaldietan, mahai-inguruetan eta tailerretan. Enpleguari buruzko oraingo eta etorkizunerako informazioa profesional jakitunek emandakoa lortuko duzu.

AZOKAREN ONDOREN

Jaso idatziz eta artxibatu azokan bildutako dokumentazio guztia, baita erakundeekin eta enpresekin harremanetan jartzeko datuak eta irudipenak ere, geroko aukeraketa prozesuei begira, edo zeure burua hautagai izateko aukeratzen baduzu.

HEZIKETA ZENTROENTZAT (BATXILERGOA, L.H., UNIBERTSITATEA)

Zure Heziketa zentroak ikasle taldeak ekarri nahi baditu azoka bisitatzeko eta jardueretan parte hartzeko, jar zaitez harremanetan azokako idazkaritza teknikoarekin 944.189.055 telefonoaren bitartez. Bisitetarako ordutegiak koordinatuko dizkizugu, eta bideak emango dizkizugu joan-etorriak autobusez egiteko.

Begiratu gainerako ataletan, ikasleentzat eta irakasleentzat prestatuta dauzkagun jardueren berri jakiteko:

  • Prestakuntzari, enpleguari eta enpresa-sorkuntzari buruzko hitzaldiak eta mahai-inguruak
  • Batxilergorako tailer berariazkoak
  • Lanbide Heziketarako eta unibertsitaterako tailer berariazkoak
  • Lan poltsa eta hautapen-prozesuak
  • Heziketaren arloko erakunde nagusien presentzia: EAEko hiru unibertsitateak, heziketa zentro publikoen eta pribatuen elkarteak, etab.
  • Gure inguruko prestakuntzari, enpleguari eta enpresa-sorkuntzari buruzko berri guztiak.

GAZTE EKINTZAILEENTZAT

Ekintzailea bazara eta ideiaren bat garatu nahi baduzu, edo dagoeneko zure negozioa sortu baduzu, ez izan zalantzarik, etorri Prestik azokara. Jarduera askotarikoak eta guztiz interesgarriak programatu ditugu ekintzaileentzat:

  • Ekintzaileentzat aholkularitza mahaiak
  • Hitzaldiak eta mahai-inguruak.
  • Ekintzaile gazteen lekukotasunak.
  • Bizkaian ekintzaileei laguntzen dieten erakunde nagusien presentzia.
  • Elevator Pitch lehiaketa
  • Start up Academy lehiaketa
  • Gela Teknologikoak
  • Ekintzailetzeko tailer bereziak, etab.

Begiratu ENPRESA ABIAN JARTZEA atalean, xehetasun guztiak ezagutzeko.

Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz